Manifestazioa deitu dute gaurko Donostian, larunbatean Ertzaintzak gazteen aurka egindako oldarraldia salatzeko

  • Ertzaintzaren kargak izan ziren abenduaren 12an larunbata Donostiako Alde Zaharrean. Eusko Jaurlaritzak adierazi eta El Diario Vasco egunkariak eta EiTBk zabaldu dute gazteak kale zurrutean ari zirelako izan zirela istiluak. Igande arratsaldean 80 lagunetik gora bildu eta prentsaurrekoa eskaini dute gazteek bertsio hori gezurtatu, zauritu ugarien argazkiak erakutsi eta manifestazioa deitzeko astelehenerako 20:00etan Plaza Berritik abiatuta.


2020ko abenduaren 14an - 15:15
Ertzainek gazteen aurka egiten duten unea.

Igande arratsaldean dozenaka lagun batu dira Donostiako Trinitate enparantzan salatzeko larunbatean Ertzaintzak izan zuen jarrera. Beren hitzetan, 21:00etan Ertzaintza Donostiako Trinitate enparantzara bertaratu zen “oso modu oldarkorrean eta mehatxuka, plazan geunden gazte guztiak identifikatu eta katxeatuko gintuztela agindu ziguten, isunak jartzeko asmotan. Jarrera onartezin honen aurrean eta identifikatzeko inongo arrazoirik ez zutelako, plazatik irteten hasi ginen. Egoera hori ikustean gogor oldartu ziren gure aurka, jendearen atzetik korrika eta egurra banatzen; errefortzuak eskatu zituzten bitartean”. Argi utzi nahi izan dute ez zela jende pilaketarik, ez boteiloirik, eta ez ziotela poliziari eraso egin.

Egoera horretan, "istilu asmorik gabe eta dispertsatzeko helburuz", Plaza Berrira joan zirela adierazi dute, baina ordurako Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren agente gehiago, asko kalez jantzita, bertan zirela adierazi dute eta beren aurka egin zutela.

Ertzaintzaren bertsioa gezurtatu dute igandean eta ez zela kale zurrutik adierazi dute.

“Bertaratu ziren errefortzuek, zer gertatu zen jakin gabe gure aurka oldartzeari ekin zioten, inguruan zegoen edonor jipoituz”. Gertatzen ari zena grabatzen ari ziren bi pertsona, bata atxilotu eta bestea identifikatu egin zutela salatu dute. “Egoera eskuetatik joaten ari zitzaiela ohartu zirenean, auzoa uztea erabaki zuten poliziek eta 22:00etan nor bere etxean zegoen”.

Beren iritziz ez zen gertaera isolatua izan eta “poliziaren jarrera nahiz Diario Vasco-ren manipulazio mediatikoak, gazteriaren aurkako kriminalizazio logikari erantzuten dio”. Beren ustez alarma egoeraren aitzakipean, poliziak “inpunitate osoz” jokatzen du. Aipatu egunkariak eta EiTBk, Jaurlaritzaren barne saila iturri gisa aitortuta, adierazi zuten kale zurrutean ari zirela gazteak Trinitate enparantzan, eta gazte batek ertzain bati botila bat bota ziolako atxilotu zutela.

Plaza Berriko auzokide batek grabatutako bideo honetan ikus daiteke mugikorrarekin operazioa grabatzen eta agenteari zerbait esaten ari den gazte bat nola kolpatzen duen Ertzaintzak. Zazpigarren segunduan gertatzen da, pantailaren eskuinaldean.

 

Salatu dute behin eta berriro ari direla agintariak fokua gazteen erantzukizun sozialean jartzen, eta aurpegiratu diete gazteak izan direla auzoz auzo eta herriz herri zaintza-sareak antolatu dituztenak, aiton amona eta gurasoei janari nahiz medikamentuak helarazi dizkietenak, eta auzoak “toki hobe izateko lan egiten dugunok”.

Beren ustez, arduradun politiko, instituzional nahiz mediatikoak dira pandemia honen bilakaeraren erantzule nagusiak, eta fokua beren gainean jartzera deitu dute.

Manifestazioa astelehenean

Astelehenean manifestazioa deitu dute eta Plaza Berritik abiatuko da 20:00etan. “Erasoaren aurrean ez gara isilik geratuko. Alde Zaharrean ematen diren eraso orori gogor erantzungo diogu. Jazarpen polizialari eta kontrol sozialari ere bai”, adierazi dute igandean eginiko prentsaurrekoan. “Buka dadila gazteriaren aurkako kriminalizazioa, kaleak jartzen jarraituko dugu, ez gara isilik eta etxean geratuko”.

Manifestaziorako egin duten deialdia.
Zauritu ugari

Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Ertzaintzaren erasoak eragindako zaurituen argazkiak sareratu ditu, gehienak borrakadek eragindako kolpeak. Jarraian ikusgai argazki horietako batzuk.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude