Manifestazio jendetsuak Mexikon, poliziek egindako bortxaketak salatzeko

  • Mexiko Hiriko Matxinatuen biribilgunea eta hainbat metro geltoki bi orduz geratu dituzte mobilizazio feministek. Mexikoko Fiskaltzaren atarian ere liskarrak izan dira.


2019ko abuztuaren 19an - 12:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken asteetan poliziek egindako bortxaketek samina zabaldu dute, eta milaka emakume kalera atera dira Mexikoko hainbat hiritan. 17 urteko emakume batek sei poliziak auto batean bortxatu zutela salatu zuen, eta beste adin txikiko emakume batek Mexikoko Argazkilaritza Museoan bortxatua izan zela salatu zuen, polizia batek kasu honetan ere.

Milaka emakumek Matxinatuen biribilgunea eta hainbat metro eta autobus geltoki hartu dituzte bi orduz. Bestalde, poliziaren egoitza batzuetan eta Mexikoko Fiskaltzaren atarian triskantzak egin dituzte, bortxaketak eta inpunitatea salatzeko.

Tentsio handiko uneak ere izan ziren kazetari batzuekin. Manifestarien ustetan, “manipulatzaileak eta bortxatzaileen zuritzaileak” dira kazetari asko, eta protestak egiten ari ziren lekuetatik botatzea lortu dute. Bi emakume hauen kasuak aspalditik datorren muturreko egoera baten lehertzaileak izan direla diote, baina beldurra “galdu” dutela argi utzi dute.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
2024ko ekainaren 19
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

2024ko martxoaren 8
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

2023ko maiatzaren 10
Teknologia
Jakitetik egitera

Eguneraketa berriak daude