Mañerun euskaraz bizitzeko eskubidean aurrera egiteko hartu duten erabakia errespetatzeko eskatuko dute

  • Euskaltzale guztiak larunbatean antolatutako elkarretaratzera gonbidatu ditu Mañeruko Udalak eta Hordago ekimenak, eremu mistora pasatzeko eskaria Nafarroako legebiltzarreko PSN eta UPNk atzera bota izana salatzeko asmoz.

     


2023ko otsailaren 9an - 12:11
Azken eguneraketa: 2023-02-10 10:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mañeruko Udalak eta Hordako ekimenak protesta antolatu dute larunbatean, eremu "ez euskaldunetik" mistora pasatzeko eskaria bertan behera gelditu izana salatzeko asmoz. Euskalgintzako eragileak batzen dituen Kontseiluak ere bertara joateko deia egin du. Otsailak 11ean Mañeruko Foruen Plazan izango da ekimena eguerdiko 12:30ean. Euskaltzale guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Ordu erdikoa izango da elkarretaratzea, eta ondoren, antolatzaileek hitza hartuko dute.

Legeak inposatutako "eremu ez euskaldunetik" eremu mistora pasa eta hizkuntza eskubideen alorrean aurrera egiteko eskaria egin zuen Mañeruko udalbatzak aho batez urtarrilean. Nafarroako Legebiltzarrak onartu behar zuen aldaketa, ordea. Bozketa egin ondoren, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak alde egin arren, PSNek eta Navarra Sumak aurka bozkatu zuten. Xabier Letonak idatzitako albiste honetan duzue ikuspegi zabalagoa.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.