Mamitu beharreko elkartasun irudia

  • 1995. urtean Ibarran emakume bat bortxatzen saiatu zen gizona lantokiko aldamiotik jaitsiarazi eta epaitegira eraman zuen emakume talde batek, erasoa onartzera behartuz.


2016ko azaroaren 11n - 09:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gizona lanean dagoen aldamiotik jaitsiarazi dute, suminduta. Haserre bizian dauden emakumeek erasotzailea dela dioen pankartaren aurrean jarriarazi dute, eta horrela, salaketa ozen eta irmoa eginez eraman dute Tolosako Epaitegira. Han onartu behar izan du baietz, emakume bat bortxatzen saiatu zela. Ordura arte, lasai ibili da kalean, herrian, tabernaz taberna... Kalea berea da, eroso dabil gizonkerien munduan. Erasotutako emakumea, berriz, nola ibiliko da ondorengo egun eta hilabeteetan? Beldurrez ziur aski. Edozeinek edozein momentutan erasotu dezakeela sentituz, biluzik, babesik gabe...Horregatik da txalotzekoa deskribatutako ekintza. Emakumeak, gaur egun bogan dagoen hitza erabiliz, ahaldundu eta erasotutako emakumea babesteko ekintza izan zelako. 1995. urteak utzitako irudia da. Irudi bizia, elkartasunaren irudia, baina berriz ere errepikatu ez dena.

 

Batek baino gehiagok izango du gogoan Egin egunkariko azal hura. Argazkia Karmele Elizaran tolosarrak atera zuen eta momentu hartan hura «natural-naturala» iruditu bazitzaion ere, gerora ekintza hura kriminalizatzeko gizarte matxistak egindako propaganda kanpainak soka eten zuen, eta horretan geratu zen guztia.

Urteak, iskanbilak eta zurrunbilo hura guztia pasata pozten da Elizaran ekintzan parte hartu izanaz. «Nik argazkia besterik ez nuen atera, baina pozten naiz. Ausartak emakume horiek izan ziren, erasotzailea identifikatu, aldamiotik jaitsi eta epaitegira eraman zutenak», dio.

Ekintza ez zen egun batera mugatu, aurretik ere giroa berotzen ari zen. Emakume bat bortxatzen saiatu eta erasotzailea lasai-lasai zebilen kalean, ezer egin ez balu bezala. Emakumeak sutan jarri zituen horrek, eta horrela elkartu eta ekintza egitea erabaki zuten.

Elizarani goiz hartan deitu zioten telefonoz, ekintza hori egiten ari zirela eta. Egin egunkarian egiten zuen lan eta Ibarrara gerturatu zen argazki kamera eskuan.

Bi argazki besterik ez

Garai hartan, argazki kamerak analogikoak ziren eta bobinan bi argazki besterik ez zituen. Eta hor argazkia. «Une gogorrak izan ziren guztiontzat. Nik ez dut homen inguruan ezer irakurri nahi izan», gogoratu du. Irudia ondorengo belaunaldientzat geratu da, eta hori Elizarani esker da; argi du, ordea, meritua ez dela berea: «Emakume taldearena da meritua. Oso ausartak izan ziren: nik argazkia atera besterik ez nuen egin, urduri, zer aterako zen ere ez nekiela», esan du. Egunkariko erredakziora argazkiarekin iritsi eta oraindik ere ez zekien esku artean zer zuen. Han konturatu zen argazki hark zuen indarraz, eta Eginek azala eman zion.

Gaur egun ere horrelako ekintzak egin beharko liratekeela uste du, aski dela esan behar dela: «Ez gaituzte babesten, ez gaituzte babestuko, guk egin beharko dugu. Ez dakit gaur egun bortxaketa eta eraso gehiago dauden, baina salatu egiten dira: hori da desberdintasuna. Lehen ez ziren esaten eta egoera horren aurrean manifestazioa egitea izugarria izan zen», gaineratu du.

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da, eta data horren bueltan 1995. urteak utzitako irudi hura hausnarketarako baliagarria izango delakoan dago Elizaran.

(Artikulu hau Ataria.eus webgunetik ekarria da Creative Commons lizentzia baliatuz)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


ANALISIA
Monsieur Tout le monde

Mazaneko auzia dugu aipagai Frantziako komunikabideetan: emazte bat senarrak somniferoz drogatua, beste gizon batzuen hanken artean jartzeko, bortxatu zezaten. Hori hamar urtez eta hiru zenbakiz: 92 bortxaketa (gutienez), 72 gizonek eta 51 bortxatzaile epaiturik. Epaiketa... [+]


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Gasteizko auzoetako jaietako protokolo feminista martxan da

Hiru ardatz nagusi ditu protokoloak: pedagogia, prebentzioa eta erantzuna. 24 orduz aktibo egonen da erasoak salatzeko telefono zenbakia: (+34) 747 414 834.

 


Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
“Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago”

Azaroaren 30eko Greba Orokorretik "indartuta" eta "saretuta" atera dira feministak. Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak nabarmendu du horri esker mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jarri duela. Horrez... [+]


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
“Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu” lelopean autodefentsa feminista aldarrikatu dute Iruñean

Mugimendu feministak deitutako manifestazioan bildu dira ehunka pertsona, Iruñeko Alde Zaharretik Sanfermin bezperan. Eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute.


Teknologia
Jakitetik egitera

Orain dela zenbait urte, lagun batek hainbat gogoeta partekatu zuen nirekin, digitalizazioa eta zaintzari lotuta. Eskarmentu handiko emakumea da, munduan bere izateak zauri txikiena egiteko bidean, izan behar dituen bizitza on baterako jokabideak oso barneratuta dituena. Eremu... [+]


Zazpi esaldi feminismoaren ezjakinak eta aurkakoak erraz detektatzeko

Zure aurrean dago pertsona hori, apur bat ozen esaten dizuna, zuri, berak ez duela feminismorik behar. Gizona izan daiteke, emakumea ere bai… Bere burua ezkertiartzat ere har dezake. Edozein dela ere, berak gauza batzuk badakizki jada, zuk baino dezente gehiago. Zu... [+]


2022-12-19 | ARGIA
2.500 euro isunetan eta hainbat identifikazio, Bilboko taberna batean jazotako bortxaketa salatzeagatik

Otsailean jakinarazi zen emakume batek Bilboko Ormaetxe tabernako nagusiaren aurka salaketa jarri zuela, drogatu eta bortxatu izana leporatuz. Abiatutako salaketa dinamikaren ondotik, auzoko mugimendu feministak errepresioa jasan du: gutxienez 20 pertsona identifikatu dituzte,... [+]


Eguneraketa berriak daude