Maite Etxemendi-Achiary lapurtar kulturgile eta feminista zendu da

  • Ezkandrai elkarteko lehendakaria zen, Errobiko Festibala eta Baionako Etiopikoak ekimenen antolatzailea. Feminismoaren alorrean ere militante ezaguna zen. 72 urte zituen eta eritasun larri baten ondorioz zendu da.


2021eko otsailaren 10ean - 09:51
Maite Etxemendi-Achiary, Beñat bere bizilagunarekin, hau ere kulturaren munduan ezaguna EKE
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1968ko maiatzean lotu zitzaion feminismoari, eta orduz geroztik emakumeen eskubideen eta askatasunen aldeko borrokan buru-belarri aritutakoa. "Ez da sekulan betirako irabazia, beti egon behar dugu adi", zioen borroka horretan urtez urtez inplikatzeko arrazoia azaltzerakoan. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan feminismoa errotzeko eta biziarazteko bidean ezinbestekoa izan da Etxemendi-Achiary.

Otsailaren 10 honetan jakin dugu zendu dela ezpeletarra, 72 urterekin. Gaixotasun larri baten ondorioz hil da lapurtarra. Larunbatean, 14:30etan izanen dira ehorzketak Ezpeletan.

Ipar Euskal Herriko mugimendu feministari buruz, Bilgune Feminista, Zelatan Photofilmak eta Emaginen artean egindako Sukaldetik Plazara dokumentalean agerturikoa da.

Emakumeen arteko giroa plazerarekin zein kulturarekin nahasteko guneen artean zuen Buhamiak emakume korua ere.

Kultura arloan ere eragile nagusi

Feminismoaz gain, kulturgintza ere zuen militantzia eta bizi esparru. Besteak beste, Errobiko Festibala eta Baionako Etiopikoak ekimenen antolatzaile den Ezkandrai elkarteko lehendakaria zen. Euskal kultura eta mundu zabaleko beste kulturak juntatzeko gune zituen bi festibal hauek.

Horrez gain, feminismoa iparrorratz, kultur ekitaldi hauetan emakumeen presentzia segurtatzeko indar handia egiten ibilitakoa zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025eko abenduaren 1
Barra warroak
Kultura tragoak bailiran

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

2025eko azaroaren 27
Teknologia
Hasiera askoren kabi@

2025eko azaroaren 26
Hirukoaren proba

Eguneraketa berriak daude