Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria

  • Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.

Irekia

Pasa den astean iragarri ziren Euskadi Literatura Sarietako lehen hiru irabazleak: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxe. Saridunen bigarren partea astelehen honetan eman dute. Lau sari banatzen ziren oraingoan: Saiakera Euskaraz, Euskarazko Literatura Itzulpena, Gaztelaniazko Literatura eta Saiakera Gaztelaniaz.

Literaturaren Nobel Sariduna den Abdulrazak Gurnah-en obra euskaratu dute Maialen Berasategik eta Joxe Mari Berasategik: Paradisua. Epaimahaiko kideen iritziz,  “irakurketa gozoko testua” lortu dute itzultzaileek, “itzulpen mekanikotik behar adina urrunduta”. Epaimahaiak uste duenez, “euskara idatziaren tradizio klasikotik aldendu gabe, Afrikako mundu urrun eta arrotza inolako oztoporik gabe hurbiltzen zaio euskal irakurleari, gozamen eta atseginbide bihurtuz belarriarentzat liburu honen irakurketa”.

Euskarazko Saiakeraren alorrean bestalde, epaimahaiaren iritziz, Miren Billelabeitiaren Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz liburuak "irakurketaren plazera eta garrantzia defendatzen du". Horrez gainera, "klasikoak eguneko gaietara emateko gaitasuna" ere nabarmendu dute, "estilo dotore, idazkera jaso, prosa zaindu eta finaz" idazteaz harago.

Gaztelaniazko saiakera, Ander Izagirreri

Kazetari donostiarraren Vuelta al país de Elkano liburua saritu du Euskadi Literatura sariko epaimahaiak. Pertsonaia heroikoen "desmitifikazioa" eskaintzen duela azpimarratu dute epaimahaiko kideek, eta "kazetaritza pausatuaren tekniken eta xehetasun esanguratsuen aukeraketan asmatu" duela.

Azkenik, Alejandro Morellón idazle madrildarrak irabazi du Gaztelaniazko Literatura saria, El peor escenario posible liburuagatik. "Ezohikoaren eta zoragarriaren harremana, adimen handia eta umore beltza" nabarmendu du epaimahaiak, eta irakurlea "izaki apatiko" bihurtzen duela azpimarratu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskadi Sariak
Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Getxoko Muxikebarrin

Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.


2023ko Euskadi sariak irabazi dituzte Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxek

Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.


2022-10-13 | ARGIA
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.


2021-10-20 | ARGIA
Banatu dituzte Euskadi Sariak kategoria guztietan

Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.


2021-07-12 | Ion Olano
Bazka.info
Gorka Arrese: «Bazkan arrazoiak erakutsiko ditugu inpartzialak ez izateko»
Literaturaren bideak ugariak dira, paperezkoak gehienak: liburuak, aldizkariak... Gero eta ugariagoak dira, ordea, bide elektronikoak. Bazka aldizkaria, esate baterako. Paperean sortua 1999an, bigarren zenbakirako desagertu zen, banaketa arazoak medio. Aurten ikusi du berriro... [+]

Eguneraketa berriak daude