Ordenantza proposamena asteleheneko Gobernu Batzarrean onartu dute, eta osteguneko osoko bilkuran aztergai izanen da. Aurrera egiteko, PSNren sustengua beharko luke. Joan den legealdiko “gehiegikeriak” eta “mugarik gabeko erabilpena” gibelean utzi nahi dituela esan du lakateak. Publizitate instituzionalean euskararen presentzia gehienez %25ekoa izatea nahi du, eta LEPetan euskararen balorazioa “hautazkoa”.
Aldaketaren udalaren lana desmuntatu nahi du Maiak. 1997ko euskararen ordenantza ia osorik berreskuratzen duen proposamena eramanen du ostegunean osoko bilkurara. Xedea, maiatzean onarturiko ordenantza indargabetzea. Besteak beste, Maiak esan du gibelean utzi nahi dituela “gehiegikeriak” eta “mugarik gabeko erabilpena”.
"Euskararen erabileran normaltasunera itzultzeko premia” erabili du Maiak argudio moduan, neurria justifikatzeko. Nolanahi ere, aitortu du aldaketa egin beharko duela "eremu mistoan bete beharreko baldintzen" arabera eta "Nafarroako Kontseiluaren eta justizia auzitegien doktrina" kontuan hartuta.
Navarra Sumako alkateak adierazi duenez, udal aginte taldeak onartutako dokumentuak "ez du elebitasun osoa inposatzen administrazioen arteko harremanetan, baizik eta hartzailearen borondatearen menpe jartzen du hizkuntza baten edo bestearen erabilera".
"Udalari euskaraz hitz egiteko eta hizkuntza berean erantzuteko eskubidea bermatzen du, baina hizkuntza menperatzen dutenei mugatutako lanpostu ugari sortu gabe", gaineratu du.
Gainera, "elebitasuna modu orekatuan arautzen du udal-irudian, informazioaren helmugen arabera bereiziz, eta ez modu indiskriminatuan, indarrean dagoen arauak egiten duen bezala".
Publizitate instituzionalean, euskararen presentzia "guztizkoaren% 25era arte" murriztu nahi dute, eta egungo arauaren "% 100eko derrigorrezko presentzia saihesten da".
Lan-arloan, "hautazkoa da lanpostuak betetzean euskara baloratzea, indarrean dagoen arauan ez bezala. Horretarako, nahitaezkoa da euskararen ezagutza behar duten lanpostuak daudela aurreikustea, baina ez orokorrean". Zehazki, balorazioa "erkidegoko edozein hizkuntza jakiteari ematen zaiona baino % 25 handiagoa izan ahalko da, betiere lanpostuaren ezaugarrien arabera justifikatzen bada".
Horretarako, plantilla organikoak zehaztuko du zein lanpostutan behar den euskararen ezagutza, eta kasu bakoitzean zehaztuko du zeregin hori betetzeko behar den hizkuntzaren ezagutza-maila.
Maria Garcia-Barberena Kultura eta Berdintasun zinegotzi delegatuak zehaztu duenez, ordenantza berriak "herritarrek udaletxera gaztelaniaz zein euskaraz jotzeko eskubidea dutela mantentzen du". Azken kasu horretan, "ni hizkuntzatan erantzungo zaie" eta, are gehiago, udal administraziora ahoz euskaraz jotzea erabakitzen dutenek "hizkuntza horretan" erantzungo zaiela ere jasoko litzateke.
Maite Esporrinek dio “aurrekoak ez bezala” arau berriak “aukera berdintasuna” bermatzen duela.
“Euskara balora daiteke zenbait lanpostutan, batez ere pubikoarekin harreman zuzena dutenetan, baina ez guztietan, bestela aukera berdintasuna urratzen baita”. Hala mintzatu zaio PSNren udal taldeko eledun Maite Esporrin SER irrati kateari. Gauzak horrela, osteguneko osoko bilkuran aurrera eginen du Maia alkatearen euskararen ordenantza murriztaileak, Navarra Sumaren eta PSNren artean gehiengoa baitute.
EH Bilduko eledun Joseba Asiron oso kritiko azaldu da ordenantza aldaketaren aitzinean: “Ez dira gauza ulertzeko Iruñea bi hizkuntza dituen hiria dela, eta gure betebeharra biak babestea dela”. Asironen arabera, “gure hizkuntza bat baztertzen aridira”, eta “eskuineko hirukoaren obsesioei jarraitzen diete, bai mamian baita azalean ere”.
Geroa Baiko zinegotzi Patxi Leuzaren irudikoz, “herritarren hizkuntza eskubideei dagokienez bizitzen ari garen atzerakadaren beste adibide baten aitzinean gaude”. Horretaz gain, eztabaidarik eza nabarmendu du LEuzak: “Abiada biziko aldaketa egin nahi du Navarra Sumak, taldeekin lan egiteko denborarik eta espaziorik eskaini gabe”.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.