Madrilen neonaziek okupatutako etxea hustu dute

  • Polizia goizeko 8:00tan hasi da Madrilen eskuin muturreko ideologiako kideek okupatutako Ramiro Ledesma zentro soziala husten. El Mundo egunkariak jaso duenez, hiru pertsona zeuden bertan polizia agertu denean. Identifikatu eta istilurik gabe eraikinetik atera dituzte.


2014ko irailaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Neonaziek okupatutako eraikina (argazkia: Angel Navarrete)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abuztuan neonazien MSR Mugimendu Sozial Errepublikarraren jarraitzaile talde batek eraikina okupatu zuen, talde ezkertiarren La Enredadera zentro sozialatik 600 metrora. Ordutik aurrera tentsioa izan da nagusi Tetuan auzoan: istiluak, irainak, mehatxuak eta objektuen jaurtiketak izan dira. “Eraso arrazistak” ere salatu dituzte, baina poliziak ez du baieztatu.

Irailaren 9an poliziak txosten bat aurkeztu zuen epaitegian. Honen arabera, beharrezkoa zen neonaziek okupatutako eraikina hustea, bertakoen eta La Enredaderakoen artean azken asteetan izandako istiluengatik. Madrilgo instrukziozko 48 zenbakiko epaitegiak asteartean agindu zuen eraikina lehenbailehen hustea.

 Istilurik ez neonaziak iritsi arte

Mugimendu antifaxistekin eta M15arekin lotutako talde batek okupatu zuen duela bost urte orain La Enredadera zentro soziala bezala ezaguna den eraikina. Adierazi dutenez, ez dute inolako arazorik izan neonaziak auzora iritsi diren arte. Beraiena ere “etxe okupa” izan arren, momentuz ez dago eraikina husteko agindurik.

155.000 pertsona bizi dira Tetuanen, %17 etorkinak. Talde antifaxistek hainbat manifestazio deitu dituzte neonazien kontra “Arrazistak gure auzotik kanpo” lemapean.


Irakurri gehiago: Xenofobia Gizartea Diskriminazioa
Xenofobia kanalean gehiago
2025eko ekainaren 4
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.