Madres Mercedarias egoitzak Elikagaien Bankua erabiltzen du bere sukaldeetarako, gastu horretarako diru publikoa jaso arren, langileek salatu dutenez

  • Salaketa jarri dute LAB eta ESK sindikatuek Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskaritzan. Greba hasi dute asteartean berriro Orozkoko Ibarra auzoko egoitzako langileek, lan baldintza duinen defentsan. 


2022ko martxoaren 23an - 11:41

Egoera baliatu dute LABek eta ESK-k (beharginen ordezkariak) egoitza kudeatzen duen Aliados Fundazioaren zenbait praktika “ez oso etiko” azaleratzeko. Harago ere joan dira: salaketa jarri dute Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskaritzan. “Salaketa horretan Ikuskaritzari jakinarazten diogu familiei COVID-19az babesteko materiala kobratzen zaiela eta egoitzak Elikagaien Bankua erabiltzen duela, besteak beste, zaintza zerbitzua jasotzen dutenei jaten emateko, nahiz eta jasotzen duten diru publikoarekin bateraezina izan”, azaldu du LAB sindikatuak ohar baten bidez.

Mobilizazioek, etenik ez

Ostegunera arte luzatuko dute greba Ibarrako egoitzako beharginek. Astearte goizean elkarretaratzea egin dute Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean, alderdi politikoekin bildu ostean. Aldundiak lan-gatazkan duen erantzukizuna nabarmendu nahi izan dute horrela.  

Asteazkenean, aldiz, Ibarran egingo dute elkarretaratzea, 14:00etatik 16:00etara. Auto karabanan abiatuko dira jarraian, herriguneraino. 

Ostegunean, bi elkarretaratze egingo dituzte: 

  • Laudioko Aldai plazan 11:00etatik 12:30etara. 
  • Ibarran 14:00etatik 16:00etara. 

Arratsaldeko zazpietan, aldiz, mobilizazioa egingo dute Orozkoko Zubiaur plazatik abiatuta. 

Iaz ekin zioten Madres Mercedariaseko langileek euren lan baldintzak hobetzeko borrokari. Salatu dutenez, Fundación Aliados enpresa egoitza kudeatzera sartu zenetik, nabarmen okertu da beharginen egoera. KPIaren araberako soldata igoera eta urtero 1.648 ordu lan egitera itzultzea eskatzen dute, besteak beste. 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaharren egoitzak
2023-10-11 | ARGIA
Elizondoko adinekoen egoitza publifikatu du Baztango Udalak

Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Analisia
Publiko-pribatu elkarlana

Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]


2023-05-23 | ARGIA
Greba berria hasi dute Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.


Grebaren azken egunean, Bizkaiko erresidentzietako langileek ez dute baztertzen lanuzte gehiago egitea

Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]


Eguneraketa berriak daude