Maddi Zubeldia: “Gure amaren Alzheimerrak nire baitan eragin duena da ‘Oroitzen naizeno’ lana”

  • Ostiral honetan, urtarrilaren 19an, Azkaingo Ikastolak Maddi Zubeldiak idatzitako Oroitzen naizeno antzezlanaren emanaldia antolatu du herriko Gaztetxean. Kari horretara, obraren inguruan mintzatu gara egilearekin.


2018ko urtarrilaren 17an - 09:12
Maddi Zubeldia, Amaia Jorajuriaren argazkian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nondik nora Oroitzen naizeno lana?

Behar batetik sortu da, hau da, gure amaren Alzheimerrak nire baitan eragin duena hobeki ulertu eta eraman ahal izateko, testu bat idatzi eta distantziarekin hobeki kudeatuko nuelakoan.Hasiera batean, monologo bati buruz abiatu nintzen, baina laster argitu zitzaidan bi pertsonaia izanen zirela: emazte zaharra eta bere memoria.

Memoriaren rola Bernadette Luro Iratzokiri proposatzea bistakoa iruditu zait, antzerkian duen esperientziaz gain, hurbileko adiskidea izanki. Emazte zaharrarena neuk jokatzea gehiago pentsatu behar izan dut haatik, horrek emozio gehiegi suposatuko zuela beldur bainintzen. Azkenean, erabakia harturik ez dut damu.

Zer eman nahi duzu aditzera?

Helburua bera ere bidean argituz joan zait. Amari (eta bide batez egoera horretan dagoen edonori) bere osotasuna, duintasuna itzultzea, nolabait esateko.Eta horrekin batera, euskaldunon (h)istorio(a) txiki bat ezagutzera ematea, garai ilunak zeharkatzeko gure herriko emakumeek ukan duten indarra eta jakituriari omenalditxoa nonbait.

Lau aldiz eman dugu irakurketa orain arte eta ikuslegoak aldiro ordainez eskainitako arreta hunkigarria da. Esperientzia sakona bezain ederra niretzat, lagungarria arrunt.Eskertzekoak ditut, bide batez, EKE eta Compagnie des Syrthes, egonaldia posible eginik, eta nola ez Agurtzane Anduetza artista, eginiko bideo ederragatik.


Hurrengo ekitaldiak herri hauetan izanen dira:

- Lekornen, otsailaren 4an.

- Seguran, martxoaren 9an.

- Zugarramurdin (eguna finkatzekoa oraino).

- Biarritzeko Mediatekan, maiatzaren 24an.


Irakurri gehiago: Antzerkia Kultura Arte eszenikoak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...