Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen bertsolari txapelketako txapela

  • Arabako gazte belaunaldia haziz doa, indartsu datoz gaztetxoak. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 28. edizioari heldu dio larunbatean Aramaioko Kultur Etxean, Maddi Agirre izan da berriz ere garaile.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 22an - 10:11
Argazkia: bertsozale.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larunbatean jokatu da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Aramaion. Kultur Etxeko aretoa bete da eta giro bikainean joan da iluntzea. Maila oneko bertsoak entzuteko parada izan dute bertaratutako haur gazte eta zein helduek.

Arratsaldeko 19:30ean hasi dira finleratutako sei gazteak kantuan, Maddi Agirre, Iraide Onaindia, Sanin Abarrategi, Eukene De los Airea, Gari Arexolaleiba eta Hegoi  Hamabizka. Motorrak berotuta taula gainean 6 aritu dira kantuan  zortziko handian naiz txikian, puntuari erantzunez edota hitza gaitzat hartuta bakarkoan, maila ederra erakutsiz dute denek ere. Edizio honetan ere txapelaren jabe Maddi Agirre egin da hirugarrenez eta beraz aurtengoan ere bere etxean pasako du txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten  egurrezko mikrofonoa.  

Honenbestez, ekainaren 3an Durangaldean burutuko den Euskal Herriko finalean Maddiz  gain Sabin Abarrategi aramaioarra ere arituko da Arabako ordezkari gisa. Urtez urte eta edizioz edizioz edertzen doan txapelketa da gurea. Jarraitu dezagun lanean, bertsoz bertso Araba kantuz bustitzen!

Hemen txapeldunaren agurra:

Eskerrik asko Aramaio

guzti honen erruduna

muxu handi bat Eukene

nire betiko laguna

Sabin, Hegoi, Gari, Iraide

a ze nolako jarduna

familiari, harriak

bihurtzeagatik luma

nahiz ez egon haizparentzat

doa nire maitasuna

zuek juerga on bat bota

alai amaitu eguna (bis)

esku honetan baitago

Arabako etorkizuna

FINALEKO ARGAZKIAK IKUSGAI


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!