Macronek aita santuari: “Bretoiak mafia frantziarra dira”

  • Francisco aita santuak Emmanuel Macron hartu du asteartean Vatikanoan. Kanpo Harremanetarako ministro Jean-Yves Le Drian aurkezten ari zela, Bretainiakoa jatorriz, egin dio ihes bretoien inguruko esaldiak Frantziako presidenteari.


2018ko ekainaren 28an - 09:27
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Vatikanoaren jauregian agintariek eta protokolo buruek umorez eta txantxaz harturiko esaldia izan da, Ouest France hedabideak jaso duenez. Macron eta Jorge Mario Bergoglio Francisco Eliza katolikoaren buruak ia ordubetez hitz egin dute itzultzaile baten laguntzaz; hura ere bretoia dela jakitean "toki guztietan daude" esan du Vatikanoko protokolo buruak, eta momentu horretan Macronek aita santuari esan dio "Bretoiak mafia frantziarra dira".

Le Drian ministroak segituan ihardetsi du, "baina morala daukagu", presidentearen esaldiari larritasuna kendu nahian, honek "oso moralistak dira" erantzun du.

 

 

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.