M11ko biktimen bozeramaileak dio bere aurkako mehatxu ultraeskuindarrak ez dituztela ikertzen

  • M11ko atentatuen biktimen bozeramaile Pilar Manjonek salatu du Espainiako fiskaltzak uko egin izan diola beti bere aurkako mehatxuak ikertzeari. Aste honetan ustez “terrorismoa goratu” duten sare sozialen erabiltzaileen kontra egin den operazioarekin konparatu du bere kasua.


2014ko apirilaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Pilar Manjon 2011ko argazki batean (irudia: EFE).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mehatxuen kasuan fiskaltzak bi neurri diferente erabiltzen ote dituen galdetuta, baietz erantzun du Manjonek Europa Pressek jaso duenez.

Gainera, bere kasuan, jasan dituen mehatxu eta irainek helburu ideologikoa dutela uste du, “eskuinetik eta eskuin muturretik” datozelako.

CCOO sindikatuko kide izateagatik askotan iraindu dutela nabarmendu du, adibidez.

Besteak beste, PPko gazte erakundeko kideek Twitter bidez iraindu dutela gogora ekarri du Manjonek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainia
2025-07-16
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Eguneraketa berriak daude