ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Lurzaindiaren eta ELBren presioak eragin dezake Bidarraiko salmenta espekulatiboan

  • Salmentaz arduratzen den notarioaren egoitzaren aitzinean elkartu dira 50 bat herritar, ELBk, Lurzaindiak eta Bidarraiko herriko etxeak deiturik. Notarioarekin hitzordua lorturik, ondokoa segurtatu die: salmenta horren segipena utziko du notarioak, baldin eta saltzaileak ez badu adostasunik lortzen ELBrekin, Lurzaindiarekin eta herriko etxearekin.

ELBko eta Lurzaindiako ordezkariak, notarioarekilako hitzorduaren beha. Poliziak ez zien bertaratzen utzi elkarretaratzean ziren 50 bat lagunei. Argazkia: J. Berhokoirigoin

2023ko urtarrilaren 13a - 10:17
Azken eguneraketa:11:30

Geroz eta gehiago dira laborantza lurrez jabetzeko aberatsek asmaturiko bideak. Tartean dugu ondasunaren gaineko jabetza erostea, baina lurren gozamenik gabekoa. Gisa horretara, laborantza lurren kudeaketaz arduratzen den SAFER egiturak duen lehentasunez erosteko eskubidearen gainetik pasatzeko bidea badaukate. "Jukutria" arriskutsua ELBren eta Lurzaindiaren iritziz, laborantza lurren desagerpena dakarrelako.

Bidarrain dugu jakina den azken adibidea: bide hori baliatuz saldu dira hamazazpi hektarea 90.000 euroan. Salmenta aitzina joaten balitz, eremu horren gozamena Lurzaindiak edota herriko etxeak izatea eskatzen dute lurraren defentsan dabiltzan bi egitura horiek eta hori laborantza aktibitatea bermatzeko gisan. Hala ere, lehentasunez galdetzen dutena da salmenta espekulatzaile hori ezeztatzea. Notarioak segurtatu die afera horretatik aterako dela datorren astean ez bada bi aldeen arteko adostasunik lortzen. Hori horrela baikorki baloratu dute bilera salmenta deuseztatu nahian dabiltzan ELBk, Lurzaindiak eta Bidarraiko herriko etxeak. Heldu den asterako nahi dute beste bilera bat saltzailearen, herriko etxearen, sindikatuaren eta Lurzaindiaren artean, eta hori notarioaren egoitzan. Bilera horren eskaera luzatu dio notarioak saltzaileari gutun bidez.

Berrogeita hamar bat herritar batu ziren notarioaren bulegoaren aitzinean ostegun honetan. Ez zuten bulegora sartzea lortu, Poliziak bidea mozturik, baina ordezkaritza batekin batzea onartu zuen notarioak. Lurzaindiako Dominique Amestoy eta ELBko Martin Lemairekin batera, sindikatu horretako Frantxoa Mocho, baita hainbat auzapez –tartean Bidarraikoa, Jean-Michel Antxordoki–.

 


Lurraren espekulazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Laborantza lurren desagerpena
Espekulatzaileen parean Safer-ak dituen mugak begi-bistakoak dira

Batean Arbonan, bestean Bidarrain, ondokoan Lakarrin, laborantza lurren gaineko espekulazio kasu andana plazaratzen da aldi hauetan. Alta, fenomenoa ez da berria, baina herritarren eta ELB zein Lurzaindiaren begirantza lanari esker argiratzen dira dirudun handi horien... [+]


Marienia proiektuaz hitz egitea ez du onartu Kanboko herriko etxeak

CADE ingurumenaren alde dabilen elkartea, Lurzaindia eta Marienia ez hunki herritar kolektiboaren gomita ez du onartu Christian Deveze auzapezak. Oposizio handia eragiten du Marieniako laborantza lurretan dagoen etxebizitza eraikuntza egitasmoak –Tokiko Hirigintza... [+]


2023-01-23 | Euskal Irratiak
"Espekulazioari Stop!" errateko, 200 bat lagun bildu ziren Sarako herriko etxe aintzinean larunbatean

Saran 945.000 eurotan etxe bat salgai jarri dutela eta, espekulazioa salatu dute 200 bat herritarrek larunbatean. Iragarkiaren arabera, 160 metro karratu eta sei gela ditu, orotara 1.543 metro karratuko lursailarekin. Elkarretaratzearen ostean, saltzaileak hitza hartu eta azaldu... [+]


2022-12-21 | Jon Torner Zabala
Elurraren turismoari lotutako espekulazioa salatu du Kataluniako Stop Jocs Olímpics plataformak

Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.


Eguneraketa berriak daude