Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak: Hirigintzan hizkuntza irizpideak txertatzeko tresnak zehazten

  • Lurraldea antolatzerakoan hartzen diren erabakiek modu askotako ondorioak dituzte. Besteak beste, eremu horietako biztanleen hizkuntza dinamiketan eragiten dute. Otsailaren 5ean eta 6an, eragin linguistikoak kontuan hartuko dituen testuinguru legalaz arituko dira.


2015eko urtarrilaren 30ean - 09:21
Azken eguneraketa: 2015-02-02 11:19
2014ko urtarrilean ikusmin handia sortu zuten Lurraldea eta Hizkuntza I. Jardunaldiek. Argazkia: Bizkaie!
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2014ko urtarrileko jardunaldien jarraipena da. Gai honek bigarren kapitulua izango zuela iragarri zuten antolatzaileek, izan ere, arreta gutxi eskaini zaion gaia da, eta inolaz ere ez azalekoa.

Iazkoa abiapuntua izan zen. I. jardunaldietan lurralde antolaketaren eta hizkuntza dinamiken arteko harreman estuaz egin zuten gogoeta. Aurtengo jardunaldiak Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak eta Tresnak du izenburu. Hirigintza alorreko erabakiek eragin linguistikoak dituzte eta ondorio horiek aurreikusteko eta bideratzeko testuinguru legalaren premia dago. Hala, helburu hori lortzeko tresna eta erronka zehatzez hausnartuko dute.

Otsailaren 5ean, udalerri euskaldunetako bilakaera soziolinguistikoaren datuak eskainiko dituzte, baita udalerri horietako aldagai sozial eta ekonomiko zenbaiten bilakaera ere. Xavier Vila, Eva Pons eta Iñigo Urrutia berriz, aipatu dugun lege aterkiaz arituko dira mahai-inguruan. Egun bereko arratsaldean, hainbat esperientzia kontatuko dituzte, besteak beste, Mallorcakoa azalduko du Miquel Pasqualek. Otsailaren 6rako tailerra antolatu dute antolatzaileek.

Jardunaldiak UEUk, Kontseiluak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEMAk antolatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
2024ko martxoaren 13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!