Lurpeko edukiontzien desastreaz eztabaidan ari dira Arrasaten

  • Beroaldi ekonomikoaren urteetan Euskal Herriko udal askotan hondakinak biltzeko instalatu ziren lurpeko edukiontzien inguruan eztabaidan ari dira egunotan Arrasateko eta Debagoiena mankomunitateko agintariak eta atez atekoaren kontra herri hartan antolatutako plataformakoak. Orain ikusten dira alde batetik bilketa sistema horrek dakartzan arazoak eta bestetik edozein garaitan zaborrak nahastuta lurpean ezkutatzera ohitu diren herritarren ohitura txarrek zabaldu dituzten joerak.


2013ko urtarrilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Arrasaten eztabaida piztu da lurpeko edukiontzien inguruan.

Goiena hedabideak eztabaidan ari diren bi aldeen argudioak laburbiltzeko ahalegina egin du, ondoren bien hitzak zabalduz. Hona Ubane Madera kazetariaren laburpena: “Lurpeko edukiontziak direla-eta, ika-mikak Arrasate Garbia eta Arrasateko Udalaren eta Mankomunitatearen artean". Arrasate Garbiak salatu du ‘Arrasateko Udala eta Mankomunitatea lurpeko edukiontziei egiten ari den boikot politika’. Plataformak zuzenean galdetzen die bi erakundeei ea ‘zergatik kostatzen den konpontzea’ edukiontziok, azpimarratuz ‘lurpeko edukiontzi horiek inbertsio garrantzitsu eta herriaren garbitasun, higiene eta kalitate urbanistikoaren hobekuntza nabarmena suposatu’ dutela.

Horri erantzunez, Josu Peredak, Arrasateko Udaleko eta Mankomunitateko ordezkariak esan du lurpeko edukiontziak eurak direla ‘bilketa zerbitzuari boikota egiten diotenak eta ez alderantziz”. Konponketen gainean, berriz, adierazi du oso kostosoak direla, bereziki “sarri-sarri izorratzen den sistema’ delako. Eta gaineratu du ‘denok sortzen ditugun hondakinak lurpean ezkutatzearekin arazoa konpondutzat ematea sinplekeriaz jokatzea dela”.

Goienak informazioa beste bi materialokin osatu du:

- Arrasate Garbia plataforma “Boikota lurpeko edukiontziei? Noiz arte?”

- Josu Pereda: “Hondakinak lurpean ezkutatzearekin arazoa konpondutzat ematea sinplekeriaz jokatzea da”


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude