Lope de Vegako eraikinak eraistearen aurkako borrokak indarra erakutsi du Getxoko Itzubaltzeta/Romon

  • Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakian dauden eraikinak babestearen aldeko plataformak deituta, auzokideek manifestazio jendetsua egin zuten domekan. "Berriro ere, argi geratu da auzoa eraikin hauen kontserbazioaren alde dagoela, Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak behin eta berriz hori ukatu duten arren", azpimarratu zuten manifestariek.


2023ko otsailaren 14an - 08:45
Argazkia: Hodei Torres

Igandeko manifestazioa Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko eraikinak babestearen aldeko beste urrats bat izan da. Deitzaileek gogoratu dutenez, azken urteotan milaka izan dira mugimendu horren alde egin duten gizon-emakumeak: "Horren erakusgarri dira, besteak beste, egindako sinadura-bilketak, kalejirak, elkarretaratzeak, manifestazioak eta joan den maiatzaren 8an egindako herri-galdeketa". Hori dela eta, uste dute "argi" gelditu dela auzokideek eraikinok zaintzearen aldeko "apustua" egiten dutela. Hala, azpiegitura horiek eraisteko asmoa bertan behera utz dezatela eskatu diote berriro ere tokiko EAJri eta PSE-EEri: "Ezin da auzo baten eta bertako biztanleen duintasunarekin eta historiarekin jolastu; gure ondarea da, gure historia da, gure nortasuna da".

Getxoko Udalak joan den otsailaren 7an utzi zituen Itzubaltzeta/Romoko eraikin horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren esku, higiezin horretan belaunaldien arteko zentro berria eraikitzeko lanak martxan jar ditzan. Izan ere, gobernu-taldeak gogoratu duenez, bi erakundeek hitzarmena sinatu zuten horretarako; horri esker, eraikinen zati baten gaineko zuzeneko eta doako jabari-emakida izango du Aldundiak 75 urterako, eta Udalak lurzoruaren titulartasuna gordeko du.

Hala, daborduko Azpiegiturak, obra gauzatzeaz arduratzen den foru-enpresak, du ardura eraikina bota eta zentro berria eraikitzeko proiektua gauzatzeko.

Eraisketa, gero eta gertuago

Astelehenean tokiko auzokideek HIRUKAri jakinarazi diotenez, Azpiegiturak eta Redenor enpresak eraikinetara sartu dira, "eraisketa-lanak prestatzeko-edo". Hori dela eta, herritarrek bilera irekia deitu dute gaur arrastirako, 18:30erako, Etxe Merkean, datozen egunotan zer egingo duten planifikatzeko.

Hodei Torresen argazki guztiak Hiruka.eus-eko artikuluan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Getxo
Sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote ertzain bati, atxilotuta zuten emakume bati eraso egiteagatik

Erasoa frogatu dute polizia-etxeko bideo-grabazioei esker. Ebazpenaren arabera, agenteak emakumea “gehiegikeria argiz” heldu eta eraso egin zion. 12.400 euro ordaindu beharko dizkio ertzainak emakumeari kalte-moralengatik.


2023-09-26 | ARGIA
"Silviak tortura poliziala salatu zuen eta orain Jaurlaritzak haren aurkako kondena neurrigabea eskatzen du"

Jatorriz boliviarra den Getxoko emakume batek Ertzaintzaren eraso arrazista jasan zuela, emakumearen salaketari ertzainek kontrasalaketa jarri ziotela eta orain Jaurlaritzak, autoritatearen aurkako atentatua leporatuz, emakumearen aurkako zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen... [+]


Jon Garcia Ormaza psikiatra
"Gomendagarria da suizidioaz galdetzea, epaiketarik egin gabe"

2021an, Getxo ZUrt! egitasmoa sortu zuten Getxoko Jon Garcia psikiatrak eta Fundación Doble Sonrisa-ko Naomi Hasson erizainak, suizidioaren prebentzioan lagunduko zuen proiektu bat aurrera eramateko xedeagaz. Bi urte geroago, egitasmoa inoiz baino aktiboago dago, eta,... [+]


Getxoko HAPOari jarritako helegiteen erantzunak non dauden galdetu dute dozenaka auzokidek

Getxoko hainbat herritarrek ia 2.000 helegite aurkeztu zituzten orain dela lau hilabete Udalak aurkeztutako HAPOa egokitzeko. Ordutik, baina, gobernu-taldearen erantzunik jaso ez dutela deitoratu dute eta, horregatik, dozenaka auzokide Udalaren Hirigintza zerbitzua hartzen duen... [+]


Eguneraketa berriak daude