LOMCEtik “babesteko” jai bateratua egingo dute Hernanin ikastetxe eta eragileek

  • “Aldarrikapen protesta festa” bateratua antolatu dute maiatzaren 9an, Xirimiria iragarria dago. Babestu! lelopean.


2015eko maiatzaren 6an - 04:09
LOMCEtik babesteko beharra aterkiaren bidez irudikatuko dute Hernaniko festan.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

LOMCE legeak sortarazten duen kezka eta gaitzespenaren isla izango da Hernani larunbatean. Egun horretan, herriko ia ikastetxe guztiek (Langile ikastola, Urumea, ikastola, Elizatxo ikastola, Ereñotzuko Txirrita eskola txikia, Hernani Institutua eta Haur Eskola) bat egingo dute “modu sotilean” eta “xirimiria bezala” aplikatzen ari diren legearen kontra.

Jaia, Udalarekin eta herriko hezkuntza plataformarekin batera antolatu dute, eta hainbat eragilek ere hartuko dute parte, hala nola Pausokak, Ahmer elkarte multikulturalak eta Bilgune Feministak, baita norbanako ugarik ere. LOMCEri aurre egiteko erantzukizuna eskolaz harago doala uste du Hernaniko hezkuntza plataformak eta horretarako “kolektiboki antolatu beharra” dagoela.

Bi eredu aurrez aurre

Maiatzaren 9ko jaia hiru gairen arabera banatuko dute: Curriculum Gunea, Eleanitz Gunea eta Baloreen Gunea. Horietako bakoitzean kontrajarriko dituzte batetik LOMCEk sustatu nahi duen sistema, eta bestetik, ikastetxe eta eragileok nahi luketen hezkuntza eredua. Garai bateko ereserki, pupitre eta erregelak alde batean, eskola eredu anitza islatzen duten txoko libreak bestean.

Egun berean, bestalde, Hezkuntza Plataformen Topaguneak Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa diagnostikoei planto egiteko proposamenaren xehetasunak emango ditu Durangon.

LOMCE legea ezartzearen lehen ondorioak hasi dira bistarazten eta Nafarroan egunotan zortzi urteko ia 7.000 ikasleri ebaluazio diagnostikoak egiten ari zaizkie; horrek mobilizazio andana sorrarazi du, baita desobedientzia ekimenak eta itxialdiak ere.

EAEn, berriz, 30 ikastetxerekin “proba pilotua” egitekotan da Eusko Jaurlaritza. Santutxuko hamarna familiak jada esan du ez duela baimenik emango beren seme-alabei proba hori egiteko.


Irakurri gehiago: LOMCE legea Gizartea Hezkuntza
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

LOMCE legea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.