LOMCEren aurkako protestak Nafarroan, 3. mailako azterketen lehenengo egunean

  • Nafarroako Gobernuak erabakita, LOMCE legeak Lehen Hezkuntzako 3. mailan ezartzen dituen probak egingo dituzte gaurtik Foru Erkidegoko ikastetxeetan. Arratsaldeko 18:00etan elkarretaratze zaratatsua deitu dute Hezkuntza Departamentuaren aurrean.


2015eko maiatzaren 04an - 10:37
Azterketa egitera sartu aurretik ikasle, irakasle eta gurasoek ikastetxe aurrean elkarretaratzeak egin dituzte

Gaur hasi eta aste osoan zehar eginen dituzte probak. Hori dela-eta, ikasle, irakasle eta gurasoek ikastetxeen aurrean beltzez jantzita elkarretaratzeak egin dituzte eskolak hasi aurretik.

Azken asteetan, ehunka familiek azterketa hauei eta LOMCEri oro har desadostasuna adierazi diote. Proba ez egiteko eskaera bidali diete, gutun bidez, ikastetxeetako zuzendariei. Horrez gain, hainbat gurasok, Herrikoak eta Sortzen elkarteak azterketaren aurkako mila sinaduratik gora aurkeztu zituzten duela bi aste Hezkuntza Departamentuan.

José Iribas Hezkuntza kontseilariak ikasle, irakasle eta gurasoen eskariaren aurka, zortzi urteko 6.724 neska-mutikori azterketak egiteko agindua eman du. Erantzuna “inposaketa” bidez etorri izana salatu du Sortzen elkarteak: “Ikasle guztiek egin behar dute proba eta desobeditzen duen irakasleari espedientea irekiko diote”.

“Proba bakar batean ateratzen diren emaitzei ematen zaie garrantzia, ikasketa prozesu osoari eta ebaluaketa jarraiari garrantzia kentzen zaion bitartean”, salatu dute gurasoek.

Era berean, Sortzeneko kide Gari Torregrosa, proba hauek haurren ikas prozesuan izan dezaketen eraginaz mintzatu da: “Ebaluazio diagnostikoan, emaitza adierazteko hiru zenbaki erabiltzen zituzten orain arte: 1, 2 eta 3. Hemendik aurrera berriz, ez-gainditua, nahikoa eta halakoak agertuko dira. Horrek ikasleei eragingo die eta lehia izango da. Eragin akademikorik gabeko proba batekin horrelako presioa badago, zer gertatuko da DBHn eta Batxilergoan?”.

EAEn, 30 ikastetxetan egingo dute azterketa

EAEn, 30 ikastetxetan eginen dituzte azterketak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Hezkuntza Topaguneen Plataformak azterketari planto egiteko deia egin du: “Azterketa egin nahi diguten egun horretan ez ditugu gure ikasleak eskolara eramango, edota bestelako jarrerak hartuko ditugu aipatutako proba ez egiteko”. Azterketa ez egiteak ikasleentzat ez duela inongo ondorio akademikorik ekarriko adierazi du plataformak.

Maiatzaren 9an agerraldia eginen dute Durangon eta han plantoari buruzko xehetasunak emanen dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude