Aurreko artikuluan nioen moduan, Loiolako elkarrizketei heldu aurretik Ezker Abertzalearen enbor nagusiak paradigma aldaketa egin zuen. Soberanisten arteko akordio batetik arerio politikoekiko akordio batera pasa zuen. Antzeko irtenbidea zen Irlandarako nazioarteko tartekariek proposatu eta burutu zutena. Euskal Herrian horrelako ituna irudikatu zuten. Hemen, aldiz, ez zen bideragarria izan.
Egoera konponezina denean sarritan irtenbiderik ez duten saiakerak ere egin behar izaten dira. Loiolakoa, irtenbiderik gabeko saiakera horietakoa zen. Ziur aski Lizarra-Garazi ere bai, eta zalantzarik gabe Ibarretxe Planak ere bideraezinak ziren. Horrelako kasuetan hiru aukera izaten dira: alboratzea eta ez oztopatzea; bide alternatibo batera hastapeneko urratsak prestatzea edo irtenbiderik gabeko bideari ekitea, ahalik eta zintzoen, bide horrek etorkizunean beste ate bat zabal lezakeelakoan.
Hori guztia gertatu zen aipatutako hiru prozesuetan, eta esandako hiru motetako jokabideak ere izan ziren. Batzuek hiru jokaerak batera hartu zituzten, garai hartako panorama politikoen konplexutasunean nekez asmatu baitzitekeen norabide zuzena.
Saiakera horietan aritu diren gehienen asmoa zintzoa zen, ez dut zalantzan jartzen. ETAren bilakaera arazo larria zen eragile politiko gehienentzat. Nola edo hala, etapa historiko hori gainditu behar zen, eta eragile bakoitza saiatu zen, euren ikuspuntutik, “duina” izan zitekeen konponbide batera iristen.
Gauzak horrela, agian ezustean, une jakin batean, PSOE ohartu zen ETAk ezin ziola “prezioa” jarri bere bukaerari. Atea itxi zen.
Irlandan metafora bat erabili zuten IRArekin. IRA auto zaharra zen eta “desguazera” (txatarrategira) eraman nahi zuten. Txatarrategira eramandakoan IRAk “diru” kopuru jakin bat kobratu nahi zuen (eduki politikoa). IRAk uste zuen prezio onean lortuko zuela, baina nazioarteko tartekariek jakinarazi zioten dezente apalagoa izan beharko zuela. Akordioa iritsi zen.
Gurean ere, Loiolako elkarrizketen hasieran, txatarrategikoek zerbait ordain zezaketela pentsatu zuten parte hartzen zuten hiru eragileek. Baina une batean PSOE konturatu zen desguazekoak ordaindu beharrean, kobratzeko moduan egon zitezkeela, indar-korrelazioa ustez baino askoz hobea baitzen Espainiako Estatuarentzat.
Tentaldi handiegia izan zen PSOErentzat eta heldu zion. Estatuaren mekanismo guztiak prestatu, eta egurra! Helmuga: ETAren bukaera inolako kontraeskaerarik gabe, baldintzarik gabeko behin betiko deuseztatzea, bukaera horrek guztientzako sufrimendua luzatuko zuela jakinda ere.
Egiari zor, ordurako hori zen aukera bakarra. Estatu espainiarrak ez zuen besterik onartuko eta ezker independentistaren eragile zibilek zein beste eragile soberanistek ezin zuten onartu talde armatu bat izatea euskal jendartearen ordezkaritza eduki politikoak eduki behar zituen balizko negoziazio batean. Ez mahaikide gisa ezta “bermatzaile” gisa ere.
Kazetari ezagun batek zera idatzi zuen 2020an: "ETA ekuaziotik irten da". Zorionez, ekuazio, logaritmo eta trigonometria berriak egiteko tenorean gaude, baina jakin behar da kalkulu guztien emaitza inkognita izango dela
Gure historiaren orrialde latz hura pasa zen, zenbait eragilek, eta estatuak batik bat, Loiolako itzal horrek hedatu zuen ilunpe horietan galdurik jarrai dezagun nahi arren.
Garai horietan bezala, orain ere, ez dago garbi zer egin daitekeen. Iragan hartan bezala indar-korrelazioa ez dugu alde independentistok eta horretaz gain, gure herria eta nazioarteko testuingurua errotik aldatu dira. Inork ez du Harry Potterren makilatxo magikoa eskura. Hori dela eta, akats konponezina litzateke norabide bakarreko estrategia bakar bati soilik heltzea.
Harry Potterrek ilusioa ilusionismoarekin nahas dezake. Oinarri sendo, egitura trinko, iraunkorra eta programa gauzagarririk gabe platonismoan gal gaitezke eta. Erabat platonikoa da ere, PSE-PSN ezkertiar euskaltzale irudikatzea; Ortuzar independentista, UPN nafar-soberanista ala Macron bakezalea.
Modu berean makilatxo magikoa zuzendari zorrotz baten batuta bilaka daitekeela uste dutenak ere oker dabiltza. Euskal orkestra zabal eta anitzari bere gaitasun sortzailea murrizten baitio batuta bakarra egon behar duela pentsatzen duen orok.
Akatsa da, baita ere, bilakaera historikoa lerro zuzeneko gertaeren bitartez suertatuko dela pentsatzea, gailurra bera ere higitzen da eta. Haatik, horrek ez du esan nahi ibilbide zehatzak jorratu ezin direnik, ibilbide horiek gabe ez dagoelako mugimendurik.
Bestalde, ibilbideari ekin behar dioten lagunei euren bizitza osoan ezagutuko duten bakarra “kanpobasea” baino ez dela izango esaten badiegu, ez dira mugituko. Hori ere bueltarik gabeko hanka-sartzea litzateke. Hori da-eta, hain zuzen ere, Loiolako kupularen babespean xuxurlatu ziren zenbait aholkuren xedea.
Kazetari ezagun batek zera idatzi zuen 2020an: "ETA ekuaziotik irten da". Zorionez, ekuazio, logaritmo eta trigonometria berriak egiteko tenorean gaude, baina jakin behar da kalkulu guztien emaitza inkognita izango dela. Badakigu, berriz, nor ibiliko den arbeleko kalkulu guztiak ezabatu nahian eta nor ezin den izan bidelaguna.
Hego Euskal Herriko politikan eragile kamaleoniko, ziniko eta gupidarik gabekoren bat baldin badago, eragile hori PSOE da. NATOn sartu gintuena, estatuaren bortxa onartzen duena, monarkia babestu duena, kapitalismo transnazionalaren aginduak zintzoki betetzen dituena, justizia soziala dirulaguntzen tonbola batez ordezkatzen duena, lagunkeria normalizatu duena, Ukrainako gerran Borrellen ahotik jarrera bortitzena hartu duena... PSOE ezin da izan bidaide.
Bestetik, PSOEren aliatu estrategikoa den alderdiak, PNVk, antzeko jokabidea bereganatu zuen aspaldian. Ibarretxek proposatu zuen bidea zapuztu zutenak dira egungo Sabin Etxeko jabe bakarrak. PNV ezin da bidaide izan.
Bi eragile horiek proposa dezaketena, itun sistemikoa da, bi eragile horien jardunaren ardatza hori baita, abertzaletasunak ala ezkertiartasunak sor ditzakeen eraldaketa guztiak ukuiluan baretzea, sinfonia marru bilakatuz.
XX. mendeko hiztegiek, formulek eta partiturek ez dute balio. Nolabait esateko, militantzia “kuantikoa” behar da, une berean eremu ezberdinetan, balizko etorkizun posible batzuk egituratzeko gaitasuna duena, eta etorkizuna oraina bihurtzeko ahalmena duena.
Euskal demosa gorpuztu behar da, euskal ethosa birdefinitu behar da. Euskal demos horren jarduera etikoak (justizia sozial, kultural, ekonomiko linguistiko eta ekologikoan oinarrituta) lanabesak ematen dizkigu Euskal Errepublikaren orubean eraikuntza lanari ekiteko, etorkizuna eta oraina batu ditzakegulako.
Patxi Azparren
Antropologia Sozial eta Kulturalean Litzentziaduna
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?