Gauez kale batetik ibiltzen joanez gero, karrika horrek argiak baditu, aurrera joaten garen neurrian lanparek itzal bana sortuko dute. Itzal horiek gu mugitu ahala higitzen dira, bizirik bailiran. Batzuk atzetik datozkigu, besteak aurretik: bi, hiru, lau batera. Argi batetik urruntzen garelarik, gure itzala handitzen da; aurki, lanpara berriak forma berria emango dio. Kalea bukatzerakoan, azkeneko lanparak argitasunarekin batera, azkeneko itzala emango du.
Baina kale orok badu hasiera zein bukaera. Kale-kantoira iritsitakoan, urrats berriak leku ezezagun batera eramango gaitu, eta maiz, azkeneko argi-izpiaren babespean geldirik geratzeko tentazioa handia da. Argi horrek sortzen duen itzal luzeak aurrean dugun zuloa ezkutatzen duela konturatu gabe.
Horrelako irudia burura etorri zitzaidan Aberri Egunean EH Bilduk plazaratu zuen proposamena entzutean. Izan ere, duela 20 bat urteko Euskal Herrian ginela sentitu nuen. Inoizko Aberri Egunik zatituenean, Loiolako itzal luzearen ertzak zorutik hedatu ziren.
Ezaguna denez, Lizarra-Garaziko akordioaren porrotaren ondoren, Ezker Abertzaleak soberanisten arteko akordioa baztertu eta beste “bi tradizio politiko nagusiekin” (PNV, PSOE) itun bat egiteko ahalegina egin zuen. Horren ondorioz, Loiolako Prozesua zabaldu zen, besteak beste.
Ezkerreko abertzaletasunaren beste sektoreek ez zuten horren begi onez hartu aldaketa estrategikoa, eta zer esanik ez, Ibarretxeren egitasmoan konfiantza zuten beste sektoreek. Biak ala biak eszenatokitik kanpo geratu ziren, Ezker Abertzale ofizialaren ustez, hirugarren tradizio politikoaren aulkia beraiei zegokielako esklusibotasuna.
Halere, garai hartan eragile soziopolitiko soberanista guztiek ardura handiz jokatu zuten eta inork ez zuen trabarik jarri, ezta Ibarretxe berak ere. Prozesu hori abian jarri zen eta Anoetako mugarria iritsi zen. Erabat beharrezkoa zen mugarria, lehenago, aldiz, ETAk osagarri politikoak izango zituen balizko negoziazio batetik at geratuko zela onartu baitzuen.
Anoetako adierazpena Lizarra-Garaziko garaietan gertatu izan balitz, egun, bestelako egoera izango genuke, baina argi eta itzal horiek ere iraganean geratu ziren, urrun dagoen beste kale-kantoi batean.
Negoziazio politiko bati egin zioten Hego Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetako hiru talde politiko nagusienek Euskal Herri osorako irtenbide bat bilatu nahian, eta gatazkaren adierazpen bortitzak behin betiko bukatzea lortuko zutelakoan. Hori ere ez zen gauzatu.
Lizarra-Garaziko kalearen azkeneko argia kalte-kantoi hartan geratu zen bezala, Loiolakoa ere hor geratu zen, baina tamalez, itzala gure bizkarrean iltzatuta utziz.
Egun, euskal soberanismoak, eta batik bat ezker independentistak, beste bide batzuetatik ibili behar lukete.
Auzo eta herri berriak sortu dira eta auzo horietako espaloietan jende andana dago, bakoitzak bere linterna eskuan duela, bere argitxoa eskaintzeko prest.
Orain, karrika, malda eta plaza berrietatik ibiltzeko, sistema hau eraiki eta babestu duten eragileekin hitzarmena egiteko beharrik ez dago. Aitzitik, XXI.mendeko testuinguru distopikoan beraiengandik ahalik eta gehien aldentzeak onura eta erakargarritasuna lekarzkigu.
Hegemonia eskuratzeko grina kaltegarria izaten da sarritan. Eremu soziopolitiko baten hegemonia eskuratze aldera, aurretik hurbilen daude eragileak xurgatzen saiatzen da hautu hori egin duen taldeak. Bide horretan bere eremu soziopolitiko osoa ahultzen da eta etorkizunerako aliatuak izan daitezkeenak birrintzen ditu. Joko hori ederki ezagutzen du PSOEk. PSOE da-eta 78ko erregimena sustatzen duten guztietan eraginkorren. Bere lana: ezkerretik sortzen diren distortsio guztiak otzantzea.
PSOE izan da Kataluniako haustura demokratikoa neutralizatzen trebeena. Hasiera batean En Comú Podemen laguntzaz, ondoren ERCri mahai azpian xirri egiten. Joko horrek bi eremu neutralizatu ditu: independentismo interklasista eta independentismo antikapitalista. Loiolako eskemari eusteak Euskal Herrian ondorio berberak ekarriko ditu.
Jendarte likido honetan, badira hegemonia joko horietatik landa bestelako jokabideak eraldaketa soziala eta naziogintza uztar ditzaketenak. Pairatzen ari garen krisi sistemikoaren aitzinean kale berrietatik ibiltzeari ekin beharko diogu. Euskal Herri osoko euskal subjektu antropolitikoa birsortu eta eredu alternatibo egingarria dugula egiaztatu. Hilzorian dagoen ereduaren eraiste prozesua azkartuz, eta gure eraikitze-prozesua bizkortuz.
Patxi Azparren
Antropologia Sozial eta Kulturalean Litzentziaduna
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?