‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

  • Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko elkarretaratzea, eta beraz, aurrez aurre egongo dira.


2024ko azaroaren 1ean - 07:00
Azken eguneraketa: 13:09
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi aste darama LQNTCDD taldeak Egian mobilizazioak antolatzen, bi elkarretaratzeetan, 150 lagun bilduz, gutxi gorabehera. Lehenengo elkarretaratzean, Egiako Kaleko Afari Solidarioen ordu eta leku berean zenez, hainbat istilu izan ziren ekintzaile antirrazistekin —afarien ordua aldatu zuten arren, eta KASek kontramanifestaziorik antolatu ez zuen arren—. Istilu horietan parte hartu zuten Alderdi Popularreko hiru zinegotziek, eta, besteak beste, Vanesa Velezek hainbat irain bota zizkien bertan zeuden ekintzaileei, Irutxuloko Hitzak bideoz grabatu zuenez.

Aste honetan, jada afari solidarioak debekatuta, eta elkarretaratzeko baimenarekin, ez da inolako istilurik izan. Deitzaileen arabera, ez da afari solidarioen kontrako mobilizazio bat, segurtasunaren aldekoa, baizik. Ordea, datozen asteetan egin dituzten deialdiek bat egiten dute afarien banaketa puntuekin: Amara Berrikoarekin azaroaren 11n, eta Parte Zaharrekoarekin azaroaren 18an.

Azaroaren 4an Easo plazan deitu dute elkarretaratzea LQNTCDD-koek eta beraz, beren aurkako elkarretaratzea izango da, beren aurrean.

Irutxuloko Hitzak ostiralean argitaratuko du gaiari lotutako erreportaje luzea: Segurtasuna ala eskuin mutur berriaren amua?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.