Alemanian oilaskoak hazten dituen etxalde erraldoi bateko irudiak zabaldu ditu Equalia GKE-ak. Bertan irregulartasun ugari atzeman daitezke, bereziki animalien aurkako tratu txarrak eta pilaketak, non bizirik dauden txitoak ondoan hilda daudenak jatera iristen diren. Lidl supermerkatuak hornitzen ditu etxalde honek.
Langileak oilaskoei lepotik heldu eta kolpeka hiltzen edo lepoa bihurrituta sakrifikatzen. Hegaztiak hilzorian, infekzioekin, gaixotasunekin edo janaria eskuratzea eragozten dieten deformazio larriekin. Halako irudiak ikus daitezke Equalia GKEak Alemaniako etxalde batean grabatu duen bideoan. Erakunde animalistak ez du etxaldearen kokapena zehaztu, soilik Alemanian dela adierazi dute. Hala ere, bai jakinarazi dute etxalde horrek nor hornitzen duen: Lidl supermerkatuak.
Lau dira Lidl supermerkatuetan saltzen duten oilaskoen hazieran animalistek salatu dituzten praktika txarrak: Batetik, oilasko-dentsitate handia; bestetik, hazkuntza azkarreko arrazak hautatzea eta horrek gaixotasunak eragitea, hala nola aszitisa, bat-bateko heriotzaren sindromea edo ukipen-dermatitisa; hirugarrenik, ingurumenaren esparruan gutxieneko estandarrak ez betetzea; eta azkenik, bainu elektriko bidezko zorabioa. Hau da, hegaztiak ur elektrifikatuan murgiltzen dituzte hil aurretik zorabiatzeko. Europako Batzordeak adierazi du beharrezkoa dela prozesu hori debekatzea, animalien sufrimendua dela-eta.
Guzti honekin lotuta, animaliak babesten dituzten Europako hainbat erakundek Lidl-i eskatu diote Oilaskoaren Europako Konpromisoa sinatzeko. Helburua da 2026rako supermerkatuetan saltzen dituzten animalia guztiek gutxieneko baldintza batzuk betetzea.
Duela zortzi hilabete Carrefour supermerkatuei egin zien interpelazio bera Equaliak, beste ikerketa batekin. Hemen bideoa.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.