Casa del Libroren aurkako kanpaina abiatu dute liburu homofobo bat ez duelako kendu

  • Hainbat LGTBI taldek eta Homofobiaren Aurkako Behatokiak besteak beste,Comprender y sanar la homosexualidad (Homosexualitatea ulertu eta sendatu) liburua kentzeko eskatu diote Casa del Librori. Boikota egiteko deia luzatu die herritarrei.


2015eko martxoaren 04an - 09:42
Azken eguneraketa: 13:49

Casa del Librok bere webgunean ematen duen liburuaren deskribapenaren arabera, liburuak homosexualitatetik heterosexualitaterako trantsizioa lortu dutenen testigantzak jasotzen ditu: “Argitzailea izateaz gain, denbora luzez euren bizitza sendatzeko orientzazio bila egon direnei itxaropena eskainiko die”.

Liburudendako arduradunak liburua kentzeko aukera baztertu du: “Nagusiek agindu arte ez dut liburua kenduko”. Era berean, langileak LGTBfobiaren aurkako legea ez duela ezagutzen gaineratu du.

Eugeni Rodriguez, Homofobiaren Aurkako Behatokiko presidentea legearen ezagupen faltaz atsekabetu da. Era berean, legea ezagutara ematea administrazio publikoaren ardura dela azpimarratu du. Kasua arartekora eraman dute eta honek Fiskaltzara bideratu du.

Antzerako kasu bat egon zen joan den azaroan. Como prevenir la homosexualidad. Los hijos y la confusión de genero (Homosexualitatea nola saihestu. Seme-alabak eta genero nahasketa) liburua salmentan jartzeagatik salatua izanen da El Corte Ingles. Liburu horretan homosexualitatea gaixotasun bat zela azaltzen zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Transen eskubideen aldeko elkarretaratzea eginen dute Baionan, 800 eragileren deiarekin bat eginik

Maiatzaren 5ean mobilizatzeko deia luzatu dute 800 eragilek Politis komunikabidean plazaraturiko iritzi artikulu baten bitartez. Tartean daude besteak beste, Annie Ernaux idazlea, Hiesaren aurka dabilen Act Up elkartea, Planning Familial talde feminista ezaguna,... [+]


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Eguneraketa berriak daude