Hainbat LGTBI taldek eta Homofobiaren Aurkako Behatokiak besteak beste,Comprender y sanar la homosexualidad (Homosexualitatea ulertu eta sendatu) liburua kentzeko eskatu diote Casa del Librori. Boikota egiteko deia luzatu die herritarrei.
Casa del Librok bere webgunean ematen duen liburuaren deskribapenaren arabera, liburuak homosexualitatetik heterosexualitaterako trantsizioa lortu dutenen testigantzak jasotzen ditu: “Argitzailea izateaz gain, denbora luzez euren bizitza sendatzeko orientzazio bila egon direnei itxaropena eskainiko die”.
Liburudendako arduradunak liburua kentzeko aukera baztertu du: “Nagusiek agindu arte ez dut liburua kenduko”. Era berean, langileak LGTBfobiaren aurkako legea ez duela ezagutzen gaineratu du.
Eugeni Rodriguez, Homofobiaren Aurkako Behatokiko presidentea legearen ezagupen faltaz atsekabetu da. Era berean, legea ezagutara ematea administrazio publikoaren ardura dela azpimarratu du. Kasua arartekora eraman dute eta honek Fiskaltzara bideratu du.
Antzerako kasu bat egon zen joan den azaroan. Como prevenir la homosexualidad. Los hijos y la confusión de genero (Homosexualitatea nola saihestu. Seme-alabak eta genero nahasketa) liburua salmentan jartzeagatik salatua izanen da El Corte Ingles. Liburu horretan homosexualitatea gaixotasun bat zela azaltzen zuten.