Lesakan auzo konposta ez kentzeko eskatuz 331 sinadura bildu dituzte

  • Lesakako Udalak auzo konpostarako postuak kentzea erabaki du. Hori ez gertatzeko sinadura bilketa kanpaina egin du Lesaka Auzo Konpostaren Alde taldeak. Denera, 331 sinadura bildu dituzte herrian eta maiatzaren 9an aurkeztu dituzte Herriko Etxean eta Bortzirietako Hondakin Mankomunitatean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 13an - 10:13
Maiatzaren 9an aurkeztu dituzte Lesakako Udaletxean eta Bortzirietako Hondakin Mankomunitatean. (Argazkia: Erran)

Lesaka Auzo Konpostaren Alde taldeak, Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateko datuak eman ditu eta horien arabera, Lesakan 248 familiak egiten dute auzo konposta eta 158k etxe konposta, "borondatez eta inori kalterik egin gabe".

Taldearen erranetan, sistema horrek alde onak bertzerik ez ditu, "ekonomikoak, dagoen sistema merkeena delako, baita ekologikoak ere, sortzen den zabor kopurua aunitz jaisten delako".

Beraz, Lesakako familien %40ak konposta egiten duela kontuan hartuz, "funtzionatzen duen sistema bat delako eta gure eskubidea delako", Lesakako auzo konpostarako postuak ez kentzea eskatu diote Lesakako udalari eta Bortzirietako Hondakin Mankomunitateari, 331 sinaduraren babesarekin.

Bere aldetik, Jose Luis Etxegarai alkateak adierazi duenez, bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin dute Lesakan, "jarri duten herrietan bere eraginkortasuna erakutsi duelako".

Etxegarairen erranetan, Lesakako Antolaketa Planak dio edukiontziak aparkalekuetan egon behar dutela eta auzo-konpostagailuak, aldiz, "Mankomunitateko herri guztien artean Lesakan bakarrik daude lorategietan jarriak. Lorategi horien mantenuan 60.000 euro gastatzen ditu urtean herriak, eta astakeria iruditzen zaigu diru hori gastatu eta gero edukiontzi horiek jartzea".

Alkateak dioenez, "sistema honen aldekoek herrigunetik eta lorategietatik kanpo horrelako puntu batzuk jartzeko formula eskaintzen badute, gure babes guztia izanen dute sistemarekin segitzeko".

Albiste hau Erran.eusek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Nafarroan
2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


2023-05-14 | Reyes Ilintxeta
Manolo Romero. Alkate 28 urtez
"Gongorako zabortegiaren aurkako borrokak Aranguren ibarra lotu zuen betiko"

Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]


2023-02-12 | Reyes Ilintxeta
Luzio Tabar. Trapuketaria
"Munduko pertsona guztientzat posible ez dena pribilegioa da, ez eskubidea"

50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]


"Valle de Odieta makroetxaldeak ingurumen-arazo larriak sortzen jarraituko du"

Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.


Eguneraketa berriak daude