Leitzako Udalak eraso faxista salatu du, denbora gutxian hirugarrena

  • Leitzan beste eraso faxista bat gertatu dela salatu du Udalak, "oraingoa ezaugarri arrazista eta ikur naziekin". Gertaera berriaren aurrean, Udalak berak deituta elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, Eraso faxistarik ez! lelopean.


2022ko irailaren 26an - 11:05
Festetako gertaerak salatzeko, abuztuaren 18an Leitzan egindako elkarretaratzea / Argazkia: Erran.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irailaren 3an, Leitzako herritar bati autoko gurpil batean labanaz ebakia egin eta kristalean Fuera de Leiza putos monos! zioen oharra jarri zioten leihoan, Erran.eus-ek jakinarazi duenez. Oharrean SS ikur nazia ere ageri da.

"Denbora gutxian hirugarren erasoa izan da", Udalak azaldu duenez. Abuztuaren 9an, Leitzako festak hastear zeudela, txosna batean Muerte a los terroristas idatzi eta pintura gorria bota zuten. Festetako azken egunean –abuztuaren 15ean–, bestalde, herritar baten kontrako mezua idatzi zuten, "berari eta bere familiari mehatxu zuzena eginez", Txosna Batzordeak salatu zuenez.

Erasoa jasan dutenei elkartasuna adierazi eta mehatxuak salatzeko, hilaren 30ean elkarretaratzea egingo dute Leitzako plazan, 19:00etan.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.