Leire Olaberria: "Amatasuna arazoa da kirolean"

  • Ama izan denetik baztertua sentitu da txirrindularia eta  Espainiako Federazioa salatu du.


2018ko ekainaren 28an - 12:24
Leire Olaberria bere semearekin

2016an jaio zen Olabarriaren semea eta urtebete  geroago hasi zen ikusten, kirolean ama izateak sortzen dituen arazoak zeintzuk diren. 2017an, Mallorcako entrenamendu batzuetarako hautatua izan zen Gipuzkoako beste hiru txirrindularirekin batera; Gipuzkoan kontzentratzea entrenatzea  zion selekzioari, “Kanpora goazenean, selekzioa ez delako egiten umeen gastuen kargu”.

Bere kexak ez zitzaizkiola gustatu adierazi eta harremanak asko okertu direla salatu du ziklista ikaztegietarrak. “Europako txapelketan parte-hartzeko hautatua izan nintzen baina ez betiko bikotekidearekin, irabazteko gogorik ez duen ziklista batekin baizik. Hori ikusi nuenean  ezezkoa eman nuen eta harrezkero ez didate deitu”.

Ostegunean, Olabarriaren abokatua den Maria Jose Lópezek salaketa jarri du Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunean (UCI). Adierazi duenez, selekzioak baztertu egin du txirrindularia eta “maila oso altua du horrela diskriminatzeko”.

“Arazoa ez da amatasuna, kirol kontua baino”, adierazi du Jose Luis López Cerrón, Espainiako Federazioko lehendakariak. “Lehiatzeko bikotekide berria jarri genionean hasi zen haserrea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amatasuna
Haurdun geratu nahi eta ezin, isilpeko dolua

Antzutasuna tabu eta estigma den gizarte honetan, zenbat galdera erantzun bila: haurdun geratu nahi eta ezin lortu, noiz arte luzatzen dira saiakerak, eta bide horretan zenbaterainokoa da nekea, bakardadea, erruduntasuna, lotsa, beldurra, obsesioa? Nola eragiten die etxeko eta... [+]


2023-12-03 | Saioa Baleztena
Alaine Agirre. Isildutakoa aldarri
“Eraldatu egin naiz amatasuna bilatu eta ezin aurkitzearen prozesuan”

Bertzeen artean, Odol mamituak, X hil da , Bi aldiz erditu zinen nitaz ama, eta Kamisoi zuri zetazkoa eleberrien eta Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburuaren idazlea da Alaine Agirre (Bermeo, 1990). Isildutakoak ekartzen ditu paperera. 2021eko irailean argitaratu zuen... [+]


Gurasotasun baimena hemezortzi astera luzatuko da sektore pribatuan ere, EAEn

Gizarte Segurantzak baimendutako hamasei asteen laguntza osagarri gisa planteatu du Eusko Jaurlaritzak bi asteko luzapena. 2019tik sektore publikoko langileek baimena eskuratzeko aukera dute.


Garazi Abrisketa
“Gure alaba hilik jaio zen, baina familiaren aitortza jaso zuen eta hori garrantzitsua izan da zauriak sendatzeko”

Garazi Abrisketa (Arrankudiaga-Zollo, 1988) ama izan zen maiatzean, baina bere alaba hilik jaio zen. Esperientzia horrek amatasunari, heriotzari eta tabuari buruz luze eta sakon hausnartzera eraman du. Aiaraldea Hemen aldizkarian elkarrizketaren zati bat argitaratu ondoren,... [+]


Eguneraketa berriak daude