Pertsona bat hil eta lau zauritu dira gutxienez Indaver konpainiako erraustegi batean, Anberestik gertu dagoen Stabroek hirian joan den ostegunean leherketa izan ostean. VRT hedabidean jaso dute albistea eta diotenez, ez dago argi zerk eragin zuen leherketa. Bigarren aldia da bi urtetan istripua gertatzen dela erraustegi honetan.
Leherketa 15:30 inguruan gertatu zen, kamioi bat hondakinak husten ari zenean. Hustuketa egiten ari zen 47 urteko langilea hil egin zen, VRTk jakinarazi duenez. Ospitalera eraman behar izan dituzte lau langileak.
HLN hedabideak dioenez, leherketaren ostean, erraustegiko langile guztiak ebakuatu zituzten.
Flandriako hedabideek nabarmendu dute 2016ko otsailean ere, konpainia berean leherketa izan zela. Autobidetik ikusten zen ke beltzaren irudiak asko zabaldu ziren.
Hemen 2016ko irudiak.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!