Legez kanpoko hiru zabortegi aurkitu ditu Eguzkik Azkoitian

  • Urola ibaiaren ertzean ezkutuko hiru zabortegiren berri eman du talde ekologistak. Horietako baten hondakinak bildu eta eliza atarian paratu zituen "herritarren kontzientziazioa" helburu.


2019ko irailaren 30ean - 08:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eguzkik hiru zabortegi ilegal salatu ditu Azkoitian, Urola ibaiko bazterrean. Hondakin gehienak Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen GI-2634 errepidearen zubipean edo ibaira daramaten maldetan pilatzen ziren, baina baita hirigunean bertan ere, Ugarte kalean zehazki, zaborrontzietatik oso gertu.

Talde ekologistak, barreiaturik zeuden hondakinok bildu ditu, ageriago gera dadin zabor-pilaketa norainokoa den. Uda hasieran egin zuen lehen bilketa lana Juan Txiki poligonoan Urolara daraman malda batean, eta hango hondakinak eliza atarian izan zituen ikusgai.

Salatu duenez, hiru hilabete geroago "malda hori berriz ere hondakinez beteta dago. Hondakin gehienak plastikoak dira, baina denetatik dago, baita garbigailu bat ere".

Eguzkik nabarmendu du hondakinak bazterretan botatzeak kalte egiten badu, are okerragoa dela erreka bazterretan isurtzea "urak errazago kutsatuko direlako eta, gainera, berandu baino lehen itsasora iritsiko direlako".

Gogorarazi du herritarrak "espantuka" aritzen direla ozeanoan "kontientente baten adina azalera duen plastiko multzoa" dagoelako, baina aitzitik, irudi horren eta "eguneroko praktiken" arteko loturarik ez dela egiten.

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!