Lau hanka txiki gorputz bat azkarra egiteko

  • Bi argazki aterako dizkiogu gure memoriari: batak Nafarroako Bardeetara eramango gaitu. Bertan, hautsez beteriko pista baten aldamenean, belar luzez osaturiko zelaitxo bat aurkituko dugu. Argazkiak erakutsiko du herpetologo gazte bat bertan barneratzen: begiak erne, zer ikusiko. Baina ikusi baino, mugimenduak sumatzen ditu batean eta bestean. Mugimendu azkarrak; zein animaliarenak diren ikusten uzten ez dutenak.

Eskinko hiruhatza. Iñaki Sanz Azkue

2024ko urriaren 14an - 06:17
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eskinko hiruhatza (Chalcides striatus)

TALDEA: Ornoduna/Narrastia.
NEURRIA: 43,5 cm (isatsa barne).
NON BIZI DA? Sastrakadi mediterraneoan, belardian, txilardian...
ZER JATEN DU? Ornodun txikiak.
BABES MAILA: Ez dago babestuta.

Memoriaren bigarren argazkiak Bizkaiko kostan kokatuko du herpetologoa. Getxoko itsaslabarren goialdeko txilardietan. Itsasoko usaina eta olatuen soinua. Txilarrei so doa batera eta bestera, narrastiren bat ikusteko peskizan. Begien aurrean, ordea, mugimendu azkarreko itzalak baino ez ditu ikusten. Txilar adarren artean ezkutatzen dira.

Bardeetako desertuko belardian, zein itsasoari begira dagoen txilardian, itzal eta mugimendu azkarrek jabe bera dute: eskinko hiruhatza. Hiru hatz baino ez dituen hanka txikien jabeak suge itxurako bere gorputza erabiltzen du isiltasunean, sigi-sagan, landaretzan barrena mugitzeko. Mugimendu azkarrak eta arinak dira.

Eskinko hiruhatza narrasti deigarria da. Eta deigarria da ere, horrelako forma berezia duen animalia batek horren atentzio gutxi jaso izana gizakiaren aldetik. Suge forma du, baina ez da sugea. Muskerra da, baina hankak txiki-txikiak ditu; eta hori gutxi ez eta, hiru hatz baino ez ditu hanka bakoitzean. Bizkarraldea arrea du, horizta edo zilar ukitu batekin, eta beti bederatzi-hamaika marra paralelo ilun  ditu aurretik atzera jarriak. Eskinko hiruhatza berezia denik ezin ukatuko dugu.

Berezia da bere banaketa ere. Jatorri mediterraneoko espeziea izanik, Euskal Herri hegoaldean ikus daiteke batez ere, eremu lehorretako belardietan, ezpondetan, sastrakadietan, esaterako; baina ikus daiteke baita ere, Bizkaiko kostaldean, bai dunetako landaretza eta harrien artean, bai itsaslabarren gainaldeko belardi hezeetan. Euskal Herrian, Bizkaiko itsas mailatik hasi eta Nafarroan 900 metroraino ikusi izan da. 

Espezie honen behaketak egiteko garairik onenak martxoa eta urria arteko egun eguzkitsuak dira Nafarroan. Aktibitate handiena eguerdi aldera izaten duten arren, garairik beroenetan, goizeko lehenbiziko izpietara eta ilundu aurreko orduetara mugatzen du bere aktibitatea, berorik handienak saihesteko. Ornogabe bila ibiliko da orduan landaretzaren artean. Besteak beste armiarmak, koleopteroak eta hemipteroak jango ditu, baina erne ibili beharko du. Izan ere, predatzaile asko ditu kontrario: eskinkoa mokadu ona izan daiteke, besteak beste, Montpellierko sugearentzat, suge leunentzat, gardatxoarentzat eta hainbat ugaztun eta hegazti espezierentzat.

Horrek erakusten du, zergatik eskinkoak ez zion herpetologo gazteari bere gorputz eder eta berezia erakutsi nahi izan Bardeetako belardian eta Getxoko txilardian. Isilean eta landaretza artean ezkutatuta ibiltzea baino estrategia hoberik ez baitu izango harrapatua izan nahi ez badu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: A ze fauna!
Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Xilokopa: meatzari hegalaria

Tarteka bada ere, inoiz ikusiko zenuten hego beltzeko “erle erraldoi” eta potolo bat zuen inguruan hegan. Hala bada, ziur izan intsektuen artean ikusgarrienetako bat ikusi duzuela. Eta ziur izan, baita ere, ez duzuela inongo arriskurik, itxura itzeleko erlastar honek... [+]


2025-07-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Hegoaldeko suge leuna: ehiztari bat ilunpean

Sugea eta eguzkia: pertsona askoren buruan banandu ezinak diren bi hitz. Sugea entzuten dugun aldiro, egun bero eta argi bat irudikatzen dugu. Buruak hala funtzionatzen baitu: asoziazio horiek egiten ditu duen informazioarekin. Eta ez da arraroa, bestalde; izan ere, sugeak... [+]


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


Sorbeltza
Lo airean egiten duena

Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]


2025-05-26 | Iñaki Sanz-Azkue
Euskal Herriko muskerrik handiena

Gorputzeko ezkatak kolore berde bizikoak ditu; biziak eta deigarriak. Eta horiekin nahasten dira, sare bat osatuko balute bezala, orban beltzak, bizkar osoan zehar. Gizakiaren begietara gardatxoa gardatxo egiten duena, ordea, saihetsean aurkituko dugu. Bertan, lerrokatuta,... [+]


2025-05-19 | Nagore Zaldua
Luma-mototsa
Zizareak olatupeko hondarretan

Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]


2025-05-12 | Irati Diez Virto
Kondairetako piztia Kantauri Itsasoan

Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus) munduko horzdun zetazeo handiena da, eta baita munduko horzdun animalia handiena ere. Beheko barailan soilik ikusten zaizkio hortzak, baina bakoitzak kilo bateko pisua izan dezake. Izatez, ez dago oso argi zertarako erabiltzen dituen... [+]


Itsasoan katua marrazo

Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.


Mari zuria, elurrak urtzen dituena

Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Eguneraketa berriak daude