Bost atxilotu Oiartzunen Aritxulegi basoa osatzea egotzita

  • Bost pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Oiartzunen terrorismoa goratzea egotzita. Hildako gudarien omenezko Aritxulegi basoa aldatzeagatik atxilotu dituztela zabaltzen ari dira zenbait hedabide.


2014ko ekainaren 3an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
EAE-ANVk 2009an Aritxulegin egindako omenaldia (Argazki Press)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astearte goizean hainbat mediotan azaldu denez, atxilotuak Xabier Iragorri, Joakin Izagirre, Ramon Gaztelumendi eta Erramun Sagarzazu dira, eta 6:45-07:15 bitartean joan dira agenteak haien bila. 18:45ak aldera, ordea, bosgarren lagun bat ere atxilotu dute: Itziar Iñarra. Mirari Martiarena Oiartzun irratiko kazetariak Info7n azaldu duenez, komunikatuta daude atxilotuak, eta etxera deitu ahal izan dute.

Haritz deitu diote operazioari, eta Aritxulegi basoa bera ere desegin dute. Oiartzunen bertan daudenek sare sozialetan diotenez, herrian presentzia poliziala oraindik ere oso handia da. Horrez gain, zenbait herritarri auzitegira joateko zitazioa eman diete.

Espainiako Barne ministerioak baieztatu ditu atxiloketak, eta hildako etakideak gurtzeko leku bat sortzeagatik atzeman dituztela adierazi dute. Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Bellon omendu izana ere erabili dute argudio bezala, iragan martxoaren 9an egindako omenaldi bat medio.


Guardia Zibila kanalean gehiago
2025eko irailaren 29
Legatua

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.