ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek deituta, milaka herritar kalera atera ziren ostiralean Aiaraldean, "enplegu eta bizitza duinaren alde". Lanuzte orokorra egin zuten goizean, eta egun osoan zehar mobilizazio jendetsuak izan ziren eskualdean.
"Aiaraldea egoera kezkagarrian dago. Enplegu suntsiketa, lan baldintzen okertzea, enplegu prekarioa eta zerbitzu publiko askoren egoera izugarriak dira", azaldu zuten sindikatuek. Besteak beste, Tubacex —EEE bidezko 150 kaleratze daude mahai gainean— eta Valvospain —itxierak 79 langile utzi ditu kalean— enpresen kasuak azpimarratu dituzte, "ehunka familiengan eta eskualdearen etorkizunean izango dituzten ondorioekin".
"Izozmendiaren muturra baino ez" dela uste dute ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek. Azaldu zutenez, bi kasu horiei gehitu behar zaizkie enplegua suntsitu duten hamarnaka enpresa, kaleratuak izan diren aldi baterako langileak, ABLEE egoeran dauden langileak, osasungintza publikoko langileen egoera, zerbitzu sozialetakoena, hezkuntzakoena, ostalaritza eta merkataritza sektoreen egoera, edo eskualdeko enpresa txiki eta autonomoek bizi duten "egoera larria".
Horregatik, euskal gehiengo sindikala osatzen duten lau sindikatuek, "enplegu eta bizitza duinaren alde" mobilizatzera dei egin zuten ostiralean Aiaraldean, "erantzun global, bateratu eta anitza" emateko.
Mobilizazio eguna Aiaraldean!✊
Amurrio ta Laudioko manifestazioak izugarriak!👏
Eskualdeak argi du!
📢Aiaraldean Enplegu eta bizitza duinak!
Gora langileon borroka!#AiaraldeaBorrokan#AiaraldeaAlertaGorrian#EnDefensaDelEmpleo#AiaraldekoEtorkizunarenAlde#BaduguAukera pic.twitter.com/VRmap8rkOq
— LAB Aiara (@LABaiara) March 5, 2021
Eskualde mailako bi orduko lanuztea egin zuten 11:00etatik 13:00etara; eta 11:30ean milaka pertsona bildu zituzten manifestazioak egin dira Amurrion eta Laudion, Aiaraldean enplegu eta bizitza duina lelopean, herriko plazetatik abiatuta: "Beharrezkoa da guztion artean etorkizun duin bat eraikitzea gure eskualderako", azpimarratu zuten sindikatuek mobilizazioen osteko ekitaldietan.
Egun osoko mobilizazioak azken urteetan eskualdean egin diren mobilizazio jendetsuenetarikoak izan ziren, eta goizeko lanuztearen jarraipena erabatekoa izan zen; Amurrio eta Laudioko saltoki gehienek itxi zuten. Arratsaldean izan zen eskualde mailako manifestazio nagusia: 20:00etan abiatu zen Amurrioko plazatik.
Egun osoko mobilizazioen jarraipena egin du Aiaraldea hedabideak. Hemen ikus ditzakezue eguneko irudiak eta albisteak.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).