Langileen eskubideetan “okerrerako joera nabarmena” dutenen artean Espainia

  • Nazioarteko Konfederazio Sindikalak (NKS) langileen eskubideen inguruan egindako rankinean behera egin du Espainiako Estatuak. Greben “kriminalizazioa” eta langileen “eskubide murrizketa” direla eta, iazko puntuazioa baino okerragoa jaso du aurten. Eskubideen Indize Globalean 5 puntutatik 3 eman dizkiote (puntu bat izanik notarik hoberena).


2015eko ekainaren 12an - 11:57
Espainiak greba eskubidea oztopatzeko neurri zorrotzak hartu dituela nabarmendu du NKSk, Mozal Legea kasu (argazkia: Carlos Delgado)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Modu honetan, langileen eskubideen “ohiko urraketa” egiten duten herrialdeen artean kokatu dute Espainia.

Greben ondorioz 81 prozesu zibil eta penal baino gehiago daude irekita Espainiako Estatuan, eta 300 pertsonatik gora dira epaituak. NKSk greba eskubidea “oztopatu” eta “kriminalizatzea” leporatzen dio Espainiari, eta “okerrerako joera nabarmena” duen herrialdeen artean kokatu du Burundi, Dominikar Errepublika, Hong Kong, Iran, Georgia, Errusia edota Erresuma Batuarekin batera.

NKSk nabarmendu du Espainiak greba eskubidea oztopatzeko neurri zorrotzak hartu dituela azken aldian.”Mozal Lege” gisa ere ezaguna den “Hiritarren Segurtasun Lege” berria aipatzen du horren adibide bezala. “Lege honek biltzeko eta adierazteko askatasuna larriki erasotzen dituen hainbat aldaketa polemiko jasotzen ditu”.

Herrialde askotan murrizketa laboralen eta legeen aurka “zilegitasun osoz eta modu baketsuan” mugitzen diren langileenganako zigor penalak eta atxiloketak asko igo direla ohartarazi du NKSk. Larritzat jo du nazioarte mailan gertatzen ari den eskubide galera hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude