Istripua 12:55ean izan da Foruzaingoak prentsa oharrean jakinarazi duenez, Igantziko (Nafarroa) harrobian kamioi bat irauli eta langilea azpian harrapatu duenean. Foruzaingoa ikertzen ari da iraulketa.
Bost egunetan hiru hildako izan dira jada, azkenak Zanbranan (Araba) astelehen honetan eta Berriobeitin (Nafarroa) iragan larunbatean. Euskal Herrian hogei langile hil dira maiatzaz geroztik lan istripuetan, 46 urte hasieratik.
ELAk jakinarazi duenez, "laneko istripu-tasa %30 igo da 2012tik Nafarroan, eta laneko heriotzen %40ren arrazoi zuzena enpresek segurtasun-neurriak ez ezarri izana da. Horren aurrean, patronalak isilik jarraitzen du, eta Nafarroako Gobernuak –ISPLN Osasun eta Lan Publikoaren Institutua eta Lan Ikuskaritza baliabide faltagatik kolapsotik hurbil dauden bitartean– diru publikoa CEN enpresarien elkarteak, UGTk eta CCOOk babesten duten Prebentzioko Lurralde Ordezkaria finantzatzera esleitzen du, figura hori ez-eraginkorra eta klientelarra dela frogatu den arren".
Egoera horren aurrean, ELAk lan-osasuneko elkarrizketa sozialeko politika ez-eraginkorrak bertan behera uzteko eta erakunde publikoen kontrol baliabideak handitzeko eskatu du. Aldi berean, langileei antolatzeko eta mobilizatzeko deia egin die, "lan-baldintzak hobetzeko eta enpresetako eta lantokietako lan-istripuak desagerrarazteko aukera bakarra gisa".
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk adierazi duenez, “arazo larri baten aurrean gaude, askotan salatu izan duguna. Abuztua eta iraileko istripuen gorakadak ez dio koiuntura bati erantzuten, sakoneko arazoei erantzuten die. Horren atzean dauden arrazoiak askotan salatu izan ditugu. Hau guztia indarkeria patronala dela ulertu behar dugu, ekidin daitezkeen istripuei buruz ari gara. Laneko gaixotasunetan ere gorakada nabarmena ematen ari da”.
Zambranan hildakoa baso lanetan ari zen, Castellongo Contrachapados Archena enpresarentzat, Arabako Foru Aldundiaren azpikontrata. Hori dela eta,asteazken honetan, euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Arabako Foru Aldundiaren aurrean, lan heriotza hau eta aurten Euskal Herrian gertatutako 45. lan istripu hilgarriak salatzeko.
Gehiengo sindikalak ostiralean Iruñera eramango du lan heriotzen salaketa, 11:00etan Nafarroako Parlamentuaren aurren bilduz.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.