Langile bat hil da
Basauriko Gerdau GSE enpresan

  • Atzo arratsaldean Basauriko Gerdau GSE lantegian (garai bateko Sidenor) behargin bat elektrokutatuta hil zen milaka volteko koadro elektrikoa gainera erori zitzaionean. Aurten lan istripuz hildako lehen pertsona da 53 urteko trapagarandarra.


2014ko urtarrilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
2010ean Basauriko enpresan hildako beste behargin baten lan istripua salatzeko mobilizazioa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Deskarga elektriko bat jaso ostean zendu zen langilea, larrialdi-zerbitzuek hura suspertzeko ezin izan baitzuten ezer egin.

Pine Instalaciones y Montajes enpresako langilea da hildakoa, eta instalazio berriak jartzeko lanetan ari zen Basauriko Gerdau GSE enpresan.

Gerdau enpresak espediente beltza

2013. urteko azken heriotza Gerdau enpresaren Azkoitiko plantan gertatu zen. Limpiezas Rosi subkontratatutako enpresako langile bat Gerdaurentzako garbiketa eta garraio lanak egiten ari zela gertatu zen ezbeharra.

Azpimarratzekoa da, 2010eko irailean Basauriko lantegian 28 urteko beste langile bat hil zela labeetarako erabiltzen den gurdi batek harrapatuta.

Enpresako Langile Batzordeak adierazi du 24 orduko lanuztea egiten ari direla beharginaren senide eta gertukoei dolua adierazteko. Sindikatuek deituta heriotza salatzeko elkarretaratze isila eginen dute bihar, ostiralarekin, Basauriko lantegiaren aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude