Langile bat hil da Azpeitian Mendiaraiz enpresan izandako istripuan

  • Amue kalean jazo da ezbeharra, 15:15 aldean. Kamioi bat deskargatzen ari zirela, langile bati metalezko hodi batzuk erori zaizkio gainera. Hildako langileak 52 urte zituen eta Oiartzungo Bidean Garraioak enpresako langilea zen.


2021eko martxoaren 05an - 17:40

Langile bat hil da gaur, ostirala, Amue kaleko Mendiaraiz enpresan izandako lan istripuan. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, 15:15ean jazo da ezbeharra: kamioi bat deskargatzen ari zirela, metalezko hodi batzuk jausi dira ibilgailutik, eta horiek langile bat harrapatu dute azpian.

Istripuaren lekura joan dira suhiltzaileak, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak, baina langilea hil egin da.

Hildako langileak 52 urte zituen eta garraiolaria zen. Istripua Azpeitiko Mendiaraiz enpresan gertatu den arren, hildakoa Oiartzungo Bidean Garraioak enpresako langilea zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


Eguneraketa berriak daude