Lan erreformaren aurkako manifestazioak deitu ditu gehiengo sindikalak urtarrilaren 30erako

  • ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo dituzte protestak 12:00etan. Salatu dute langile klasearen pobretzea eragiten duten tresna ia guztiak mantentzen dituela Espainiako Gobernuak patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako hitzarmenak.


2022ko urtarrilaren 17an - 11:53
Azken eguneraketa: 12:55
Hego Euskal Herriko negoziazio kolektiboak estatukoaren gainetik egoteko beharra azpimarratu dute euskal sindikatuek.

‘Lan erreforma honi ez’ aldarrikatuko dute urtarrilaren 30ean Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen. ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek manifestazio bateratuak deitu dituzte Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka, besteak beste. Ohar batean kritikatu dute PSOE eta Unidas Podemosek CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin hitzartutako akordioak ez duela 2012ko PPren lan erreforma indargabetu: “Urardotutako akordio bat hobetsi dute langile klasearekin hartutako konpromisoa bete beharrean”.

Bi elementu nabarmendu dituzte: batetik, negoziazio kolektiboetan ez diotela segurtasun juridikorik eman EAE eta Nafarroan negoziatzen direnei, eta “estatuko marko inposatzailea” mantentzen dutela; bestetik, eskatu dute sektoretako lan-hitzarmenak enpresakoen gainetik egotea arlo guztietan, ez soilik soldatetan.

Salatu dute lan erreforma Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala kontuan hartu gabe egin dela, eta Espainiako Estatuko hitzarmenak nagusitu direla, euskal negoziazio kolektiboa oztopatuta. Madriletik kanpoko irtenbidea proposatu dute: "Euskal Herrian lan harremanetarako esparru propioa eratzeko urratsak eman beharra dago". Instituzioei eskatu diete "ikusle soil" izateari utzi eta horren aldeko neurriak hartzeko.

Sindikatuen aldarrikapenen artean dago kaleratze erraz eta merkeak bertan behera uztea: “Kaleratzeen araudia aldatu behar da; arrazoiak gogortuz, lan-agintaritzaren eginkizuna berreskuratuz edo kalte-ordainak handituz, besteak beste”, zehaztu dute.

Elkarretaratzeak honako lekuetatik abiatuko dira, 12:00etan: Bilbon Moyuatik, Donostian Alderdi Ederretik, Gasteizen Bilbao Plazatik eta Iruñean autobus geltoki zaharretik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako lan erreforma
Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Espainiako lan erreforma
2012 eta 2022: aurkitu zazpi diferentziak

Espainiako 2012ko lan erreforma derogatzeko baino, lege hori “berresteko” bozketa egin dute Espainiako Kongresuan –besteak beste Ciudadanosen aldeko botoekin–, hori salatu dute behintzat euskal sindikatu eta eragile ugarik. Izan ere, duela hamar urte... [+]


Analisia
Arrakala handitzen

Nafarroan hazi omen da gehien soldata handien eta txikien arteko aldea. KPIaren hazkundea azken hamarkadetako handiena izan da 2021ean, eta hitzarmen duinak dituzten langileek ez dute eros ahalmenik galduko, baina gehienentzat ez da horrela izango. Arrakalak gora egingo du... [+]


Shakespeare forala

Ba joan den osteguneko lan-erreforma yolandikoaren botazioak harrapatu ninduen Shakespeareren Hamlet irakurtzen –ez galdu Juan Garzia Garmendiak egindako itzulpena, beste galaxia batera darama irakurketaren plazera–; eta Madrilgo diputatuak, saiatu behintzat, saiatu... [+]


Eguneraketa berriak daude