Lan baldintza duinak eskatu dituzte zaintza sektoreko langileek

  • ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek deituta, greba egin dute ostegunean. Deitutako bigarren zaintza greba izan da. Zahar etxeetako greba babesteaz gain,  zaintza eredu publikoa eta baldintza hobeak eskatu dituzte.


2021eko martxoaren 05an - 10:06
Argazkia:LAB

Zaintza sektoreko milaka langile atera ziren kalera ostegunean lan baldintza duinak eskatzeko. ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek deitu zuten greba eta deitutako bigarren zaintza greba izan da. Zaintza arloko langileak urteak daramatzate haien eskubideen alde borrokan eta COVID-19aren pandemiak are gehiago prekarizatu du sektorea. 

Manifestazioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen egin zituzten, eguerdi partean. ELA sindikatuak Nafarroan ere deitu zuen lanuztea. Nafarroan egoitzetako lan ituna lortzeko deitu zuen grebara ELAk, baina zerbitzu publikoa eskatu zuen.

Eguerdiko manifestazioetan milaka pertsona irten ziren kalera eta egungo zaintza eredua aldatzeko eskatu zieten EAEko eta Nafarroako gobernuei. Manifestazioak eguerdian izan arren, aldarrikapenak goizetik hasi ziren, sektorearen feminizazioa nabarmentzeko, LAB sindikatuak pikete feminista antolatu zuen.

Bilboko manifestazioaren kasuan, sindikatu bakoitzak bere aldetik egin zuen ibilbidea eta bukaeran udaletxe alboan bildu ziren denak. Bertan aldarrikapena bateratuak egin zituzten sindikatu guztiek. Sindikatuek, zaintza sektorearen publifikazioa eskatu zieten instituzioei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


2024-05-13 | ARGIA
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat egin dute mobilizazioekin.


"Hiperproduktibitatea barneratua dugu, kostatzen zaigu mugak jartzea"

Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio.  Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Eguneraketa berriak daude