Lakuak Lantaronen bigarren eguzki-plaken instalazioa egitea baimendu du, 10.400 panelekin

  • Eusko Jaurlaritzak  “Comunion Solar III” proiektuaren ingurumen-baieman eman du. 10.400 eguzki-panel edukiko ditu instalazioak, eta oraindik hirugarren eta laugarren bat eraikitzea aurreikusten dute, guztira 35.500 paneletara iristeko.


2023ko ekainaren 27an - 10:40
Azken eguneraketa: 13:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Comunion III SL enpresa fotoboltaikoaren proiektuari ingurumen-baimena eman dio Lakuak. Eguzki-instalazio berriak 10.400 eguzki-panel edukiko ditu, Lantaronen. Lau instalazio gauzatzea aurreikusten dute, guztira 35.500 panelekin.

Proiektua zerealaren eta erremolatxaren laborantzarako lurretan eraikiko dute, Zubillagako poligonotik gertu. Eremu natural babestuetan edo interes natural berezia duten tokietan ez dutela eraikiko esan dute enpresatik. Hala ere, instalaziotik 200 metrotara, Euskal Sareko Azpiegitura Berdearen Biodibertsitate Erreserba eremu bat dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Korridore Ekologikoen Sarean eta Natura Gune Garrantzitsuen Katalogo Irekian sartuta dagoena.

Eremu naturalak ez kaltetzeko neurriak jaso dituzte informean. Neurriak lurraren mugimendua txikiagotzea, instalazioen inguruko itxitura eta hondakinen kudeaketa jaso dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!