Laborantza Ganbararen 10. urteurren festa, 17an Ainiza-Monjolosen

  • Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) 2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen, helburu bikoitzarekin: "Iparraldeko kuadro instituzionalaren eraikuntzan parte hartzea eta laborantza herrikoia garatzea, laborarien, naturaren eta kontsumitzaileen errespetuan".


2015eko urtarrilaren 08an - 10:31
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Hilaren 17an egingo du urtebetetze festa, Nafarroa Behereko Ainiza Monjolose herrian, sortu zen lekuan.

Egitaraua:

9:15. Ongi etorria eta kafea.

9:45. Biltzar Nagusia:

- Euskal Herriko Laborantza Ganbara 2014an, Iparraldeko laborantzaz estatistika lanaren aurkezpena, debatea.

- EHLGren Lagunak elkartearen bilana, 2014 urteko konduak.

- Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 10 urteen filmaren proiektatzea, Aldudarrak Bideo-k eginik.

- Eztabaida, hitz hartzeak eta azken hitza.

12:30. Zintzur bustitzea.

13:30. Bazkaria.

17:00. Animazioneak:

- KLIK-K Itsasu/txaranga

- KANTUZ Gamarte/dantzaldia

- BOB XATAR, Ziburu/rock

- BORROKAN, Bera/rock

- DJ XA2 Oztibarre, erori ta lokartu arte!

Laborantza Ganbarak jakinarazi du Eusko tokiko moneta ekologiko eta solidarioa erabili ahal izango dela.

Informazio gehiago:

EHLGri buruz ARGIAn.

EHLGri buruz euskarazko Wikipedian.

10. urteurrenaz Enbata aldizkarian, frantsesez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHko Laborantza Ganbara (EHLG)
2023-11-10 | Euskal Irratiak
Ostiralean ireki ditu ateak Lurramak, Iparraldeko laborantza iraunkorraren saloiak

Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman.


2023-07-11 | Enbata
Emazte laborariak argitan

Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan» tematikarekin.


2023-07-06 | Euskal Irratiak
Emazte laborariak argitan aurtengo Lurraman

"Emazte Laborariak Argitan"  izanen da aurtengo Lurramaren leloa. 27 emazte laborari agertzen dira afixan. Haien rolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak azpimarratuko dituzte heldu den azaroaren 10, 11 eta 12an, Miarritzeko Irati gelan.


2022-11-11 | Euskal Irratiak
"Mendiaren erabilpena lehen baino gehiago kudeatu behar da"

Lurrama, laborantzaren saloina Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten baina kasu, ostegunetik larunbatera iraganen da 17. edizioa. "Mendiguneak bizirik!" hautatu dute lema gisa eta Pirinio inguruko laborariak gomitatuak dira.


Aurtengo Lurramak mendiaz gogoetatzeko aukera eskainiko du azaroaren 10, 11 eta 12an

Miarritzeko Irati aretoan iraganen da laborantza herrikoiaren besta. Besta eta hausnarketa uztartuko dituzte hiru egunez, laborantza industrialaren parean garaturiko eredu herrikoia ezagutarazteko xedez.


Eguneraketa berriak daude