Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) 2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen, helburu bikoitzarekin: "Iparraldeko kuadro instituzionalaren eraikuntzan parte hartzea eta laborantza herrikoia garatzea, laborarien, naturaren eta kontsumitzaileen errespetuan".
Hilaren 17an egingo du urtebetetze festa, Nafarroa Behereko Ainiza Monjolose herrian, sortu zen lekuan.
Egitaraua:
9:15. Ongi etorria eta kafea.
9:45. Biltzar Nagusia:
- Euskal Herriko Laborantza Ganbara 2014an, Iparraldeko laborantzaz estatistika lanaren aurkezpena, debatea.
- EHLGren Lagunak elkartearen bilana, 2014 urteko konduak.
- Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 10 urteen filmaren proiektatzea, Aldudarrak Bideo-k eginik.
- Eztabaida, hitz hartzeak eta azken hitza.
12:30. Zintzur bustitzea.
13:30. Bazkaria.
17:00. Animazioneak:
- KLIK-K Itsasu/txaranga
- KANTUZ Gamarte/dantzaldia
- BOB XATAR, Ziburu/rock
- BORROKAN, Bera/rock
- DJ XA2 Oztibarre, erori ta lokartu arte!
Laborantza Ganbarak jakinarazi du Eusko tokiko moneta ekologiko eta solidarioa erabili ahal izango dela.
Informazio gehiago: