Kontziliaziorako laguntzak agortu izana salatu du LABek Lakuan

  • Eusko Jaurlaritzak lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntzak ahitu izana salatu du LAB sindikatuak. Ostiralean 11:15ean Lakuan, Kontziliazio eskubidearen alde, ampliación de presupuestos ya! lelopean elkarretaratzea egin du.


2014ko irailaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kontziliazio laguntzarik gabe geratzeak emakumeei eragingo die batik bat. Argazkia: Dani Blanco.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zaloa Ibeas De la Cruz LABeko emakumearen arloko arduradunaren hitzetan, “Jaurlaritzak diru-laguntzak bukatu direla onartu izanak agerian utzi du haien gestio kaskarra, bereziki politika sozialean. Ez gara harritu murrizketen testuinguruan halako bat gehiago gertatu delako”.

Ibeasen ustez, albiste zehatz hau are larriagoa da: “Kontziliazio neurriei buruz beti kritikoak izan gara, ez zaizkigulako nahikoak iruditu, oso emakumeei begirakoak direlako, ez dutelako korrespontsabilitatean sakontzen. Agerian geratu da zaintzari ez zaiola behar duen dimentsio politiko-soziala eman”.

LABeko kidearen ustez, gaur egungo lan merkatuak berak egoera prekarioak eragiten ditu, soldata kaskarrak, malgutasuna… eta horrek denak kontziliazioa zaildu, edo ezinezko bihurtzen du: “Eta 2010ean 35 milioi euroko laguntzak bazituen Jaurlaritzak, 2014an 17 milioi euro izan dira”.

Ibeasen iritziz, beti emakumea da kalteak jasaten dituena. Batetik, lan merkatuan gizonekin alderatuta baldintza kaskarragoak ditu, eta bestetik, kontziliaziorako laguntzen %80 emakumeek baliatzen dute. “Har dezagun 600 euroko soldata duen emakumearen adibidea. Hobeto ateratzen zaio haurra berak zaintzea zaintzailea kontratatzea baino. Beraz, etxean geratuko da eta hemendik aurrera gainera, diru-laguntzarik gabe”.

LABeko bulegora jendea deika ari da, “kalapita sortu da, ‘Jakin izan banu laguntzarik gabe geratuko nintzela, ez nuen lanaldi murriztua hartuko, baina orain ezin dut atzera egin’ edo ‘Datorren urtean kobratuko al dugu?’ Horrelako kezkekin ari zaigu jendea deika”.

Hausnarketa sakona egin behar da Emakunderen ustez

Gai honi buruz Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariari galdetu diogu. Haren esanetan, “Gaur egun, zaintza lanak edo familiaren ardura, gehienbat, emakumeen esku dago eta hori aldatzen joan behar gara. Gizonen eta emakumeen arteko erantzukizuna behar du izan. Aldaketa beharrezkoa da eta aurrera eraman ahal izateko behar-beharrezkoak dira kontziliazio neurriak. Dena dela, Gobernuko bozeramaileak esan duenaren arabera, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak hartuko dira eta datorren urteko diruarekin ordainduko dira”.

Landaidak kontziliazio neurrien inguruan hausnarketa sakona egiteko beharra dagoela uste du: “Laguntzak eskatzen dituen gehiengo handia emakumeak dira. Hori aldatzea nahi badugu, aztertu beharko dugu ea indarrean dauden neurriek aldaketarako balio duten. Zeren gaur egungo kontziliazio neurriek ondorioak dituzte, ez ibilbide profesionalean soilik, baita jubilazioan eta langabezian ere, esate baterako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontziliazioa
Bilobak zaintzeaz nekatuta amaitzen duten amona-aitonak

Hamar amona-aitonatik seik akituta bukatzen du, hainbat egunez bilobak zaindu eta gero, eta amona-aitonen %30ak dio haien bizitza pertsonalean eragiten duela biloben zaintzak. Frantziako Estatuko Hirugarren Adineko Behatokiaren datuak dira, Benjamin Muller kazetariak berriki... [+]


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Lau eguneko lan-astea probatu duten enpresak, eredu berriarekin gusturago

Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 61 enpresak, sei hilabetez. Horietan, nekea %71 murriztu da eta gaixotasun bajak %65, diru-sarrerak batez beste %1,4 handitu dituzte eta orain arteko esperientzia piloturik handienean parte hartu duten... [+]


2022-12-14 | ARGIA
Ordaindutako bederatzi egun urtean Hego Euskal Herrian, zaintza eta kontziliazioa errazteko

Zaintza eta kontziliazioa erraztea helburu duten baimen eta neurriak onartu ditu Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Senideak eta senide ez direnak zaintzeko baimen ordainduak, seme-alabek 8 urte bete arte gurasoek hartu ditzaketen baimenak, premia handiagoak dituzten... [+]


Materialismo histerikoa
Denbora

Beste behin ere, astea berandu hasi dut, aurrekoaren zipriztinez beteta, eta asteburua izan denik ohartu gabe. Amatasunari buruzko jardunaldi batzuetan izan naiz, eta orduko hitzak dira daramadan zipriztin arinena. Edo ez. Entregatu gabeko lanak, umearen arropa, prestatuta behar... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Lan txanda aldatzeko eskubidea onartu dio justiziak emakume bati, semeak zaindu ahal izateko

Ama bakarra den gasteiztar batek arratsaldeko lan txandatik goizekora aldatzeko eskatu zion Correos enpresari, bi semeak zaindu ahal izateko; ezezkoa jaso zuen arren, epaitegi batek eskubide hori onartu dio orain. Beste enpresa batzuei aplika daitekeen aurrekaria ezartzen du... [+]


Lau eguneko lan-astea, datutan

Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 73 enpresek, sei hilabete iraungo dituen proba pilotuan. Parte hartzen ari diren enpresek erantzun duten inkestaren arabera, produktibitatea ez da jaitsi, oso gustura daude esperientziarekin eta litekeena... [+]


Kontziliatu?

Andrazko estresatuta, eskolara bidean antxintxika, merienda eta kirol poltsa aldean. Hori litzateke ia guztion burura etorriko litzatekeen irudia zaintza eta kontziliazioa aitatuko bagenitu.

Kontu zabalagoa da, ostera. Umeak jagotea ez ezik, zaharrak edota behar bereziren bat... [+]


Konfinatzearen edota kutsatzearen beldur, seme-alabak eskolara ez bidaltzea erabaki du hainbat gurasok

Ikasgelan bi kasu positibo agertzearekin gelako haur guztiak etxera bidaltzen ari diren honetan –kasu bakarrarekin baheketa orokorra egitera ere ari dira bidaltzen ikasle guztiak–, Gabonetako oporren atarian beldur dira guraso asko: batzuk, haurra ikasgelan kutsatu... [+]


Familiak alarma-egoeraren ostean
Pandemiari biziraun eta gero, lanetan itotzear

Koronabirusak bistan utzi ditu sistema kapitalistaren josturak, eta edonork esango luke horiek errematatzeko xedea izan duela agintariek egindako osasun krisiaren kudeaketak. Bizitza eta kapitalaren arteko norgehiagokak goia jo duen osasun larrialdi egoeran ere, gobernuetatik... [+]


Udaleku publikoak mantentzea erabaki duten herriak badira

Udaleku publikoak ixteko Jaurlaritzak egindako eskaria berez gomendioa dela baliatuz, Oñatiko Udalak erabaki du udalekuak ez ixtea eta Donostiakoak eta Pasaiakoak berriro zabalduko dituzte, egoera berraztertu ondoren. “Haurren ongizatea da oinarrizko premisa”.


Eskola, gurasoak lanera joan ahal izateko aparkaleku?

Bai, eskolak asko du zaintzatik (bere adiera zabalenean) eta bai, etxe askotan sortu den kontziliazio arazoari erantzutea beharrezkoa da, baina bestelako neurriak hartuz, Espainiako Gobernuak egin duen planteamenduarekin haserre baita irakasle ugari: gogoratu dute Haur... [+]


2019-03-13 | Zebrabidea
Aitatasun baimenaz hausnartzen

Aitatasun baimenaren inguruan aritu gara Zebrabideko kolaboratzaile den Iñaki Kasaresekin.


Eguneraketa berriak daude