La Directa hedabideak salatu du mehatxu faxistak jaso dituztela kazetariek

  • Hedabide katalaneko langileek jakinarazi dute urrian mezu faxistez betetako eskutitz bat jaso zutela erredakzioan, eta maiz iraintzen dituztela kazetariak. Halere, salaketarik ez jartzea erabaki dute, "polizien eta eskuin muturreko kideen arteko lotura egiaztatu ostean".

Urrian mehatxu faxistez betetako eskutitza jaso zuten La Directan. / Argazkia: Victor Serri.

2023ko urtarrilaren 02an - 13:08
Azken eguneraketa: 14:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

La Directa Kataluniako hedabide independenteak mehatxu faxistak salatu ditu. Besteren artean, urriaren 18an erredakziora mehatxuz jositako gutun bat iritsi zen, zera zioena katalanez, eskuz idatzitako orrian: “Txibato putasemeak, ens caguem en els vostres morts. Ez zarete horrela geratuko. Putasemeak!!!”.

Zenbait eskuorri ere zituen gutunak, Oriol Junqueras, Ada Colau eta Carles Puigdemonten irudiekin batera gaztelerazko mezu faxistak zituena: “Moro zikinak!!! Espainiatik kanpora!!!”, “Stop sepa-ratas”, “Antifaxista, me cago en tu puta madre”, “Berreskura ditzagun geure auzoak, Menak kanpora!”. Directako kazetariek ohartarazi dute ez dela eskuin muturraren aldetik horrelako mehatxuak jasotzen dituzten lehen aldia. "Gutun anonimoak, bide publikoetan botatako oihuak manifestazioetan, sare sozialetan mezuak...", zehaztu dute.

Salaketarik ez

Halere, hedabideak jakinarazi du ez dutela inoiz salaketa formalik jarri, argi dutelako poliziak eta eskuin muturra lotuta daudela: “Polizia-agenteen eta ultraeskuineko kideen arteko konplizitateak eta sinergiak egiaztatu ondoren –kirol-ospakizunen testuinguruan, baina baita etxegabetzeen esparruan ere–, ondorioztatu dugu Mossos d 'Esquadra eta Fiskaltza buru dituen edozein ikerketa artxibatu egingo luketela. Gainera, edozein kazetarirentzat benetako arriskua da datu pertsonalak sartzea, hala nola telefonoa edo helbidea, ultren aurkako zigor-auzi batean”.

Gogor kritikatu dute justizia sistema: “Disidentzia antikapitalistaren aurkako borrokan baliabide izugarriak bideratzen dituen lege-sistema baten atzaparretan gaude, baina, aldi berean, eskuin muturretik datorren eraso oro, bereziki espainolista, berme-arreta handiz tratatzen du”. Justiziak joera jakina duela salatu dute, eta “inork bozkatu ez dituen toga batzuk politika egiten” jarduten dutela gaitzetsi dute.

Defentsarik onena erasoa, kazetaritza bidezkoa, dela berretsi dute. "Ikertzen jarraitzea, informatzen jarraitzea, antifaxismoa egituratzen jarraitzea, ahotsa emanez gorroto-mezuak, kanpaina arrazistak eta beldurraren inposaketak geldiarazten dituzten herrialde osoko ekimen guztiei".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Etorkinen aurkako “ehiza-gau” antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


2025-05-06 | Antxeta Irratia
Irungo Lakaxita gaztetxeak pintaketa faxistak salatu ditu berriz

Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


2025-03-17 | Iraitz Amor Pla
Lotu zure txakurrak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.

Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Eguneraketa berriak daude