Kux-kuxa, marmitakoa eta tapioka mahai berean: bazkariak bizikidetzarako elkargune

  • Euskal gizartearen aniztasunaren isla izan nahi du Bizilagunak ekimena. Azaroaren 13an egingo dute Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Horrez gain, Gipuzkoa Solidarioa egitasmoa hartuko du Donostiak azaroaren 26an.


2016ko azaroaren 10ean - 10:31
Euskaldun eta atzerritarren arteko bizikidetza sustatzeko bazkariak antolatu dituzte (Arg: Getxoko bizilagunak)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizilagunak ekimenak bosgarren edizioa du aurten. Bazkariak antolatuko dituzte Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Bertan, bi familia elkartuko dira bazkaltzeko, bata euskalduna eta bestea atzerritarra. Euren arteko ezagutza sustatzea eta bizikidetza baldintzatu dezaketen aurreiritziak gainditzea da helburua.

Gizarte eraldaketarako tresna izan nahi du Bizilagunak egitasmoak. Ezagutza eta harreman berriak errazten dituela azaldu dute antolatzaileek, baita aniztasunaren aldeko jarrera duen gizartea bizkortzen ere.

SOS Arrazakeriak sustatutako ekimena da, eta Euskal Herriko hainbat herri eta hirietako elkarteek egin dute bat. Azaroaren 13an bazkariak antolatuko dituzte Barakaldon, Bidasoaldean Debagoienan Donostian, Eibarren, Ermuan, Gasteizen, Getxon, Hernanin, Oarsoaldean, Ordizian, Pasaian, Tolosaldean, Usurbilen, Zarautzen eta Zumaian.

Horrez gain, Gipuzkoa Solidarioa egitasmoa ere antolatu du erakundeak urtero legez Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Azaroaren 26an izango da, 17:00etan. Bizilagunak ekimenean parte hartuko duten pertsona guztien bilgunea izango da, eta umore eta antzerkiarekin batera, kirola izango du aurtengo edizioak ardatz. Izan ere, “kirol munduak integraziorako ahalmen handia” duela azaldu dute antolatzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
2025eko otsailaren 26
Teknologia
Suaren inguruan

2021eko uztailaren 25
“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!