Kutxabankeko Bilboko egoitza nagusitik dirua ateratzera deitu dituzte herritarrak

  • Asteazken Beroak ekimena berreskuratu dute Bilbon. Biharko, finantza erakundeen jardunari buruzko asanblada antolatu dute eta hilaren 16an, elkarretaratze-okupazioa egin nahi dute Kutxabankek Bilbon duen egoitza nagusi aurrean: bertan dirua duenak kontua ixtea da asmoa, etxegabetzeen gaian bankuak duen jarrera salatzeko.


2013ko otsailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ekimenaren deialdi kartela.

Zeinen eskutan amaitzen du gure diruak? Nola jokatzen dute banaketxeek? Noraino iristen da ustelkeria? Galdera horiei buruz eztabaidatuko dute bihar, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko plaza biribilean. Horrez gain, finantza erakundeei buruzko dokumentala proiektatuko dute eta jarraian, Kutxabank egoitzaren kutxazain inguruetan kanpatuko dute, salaketa egiteko.

Hilaren 16rako jarri dute hurrengo hitzordua. Eguerdiko 12etan, elkarretaratze-okupazioa egingo dute Kutxabankek kale nagusian duen egoitzaren aurrean eta jendeak bertatik dirua ateratzea eta kontua-korrontea ixtea izango da helburua. Asteazken Beroak ekimenaren antolatzaileen hitzetan, Kutxabankek agindu zuen etxegabetze gehiago ez zuela egingo (Barakaldon etxetik kaleratu behar zuten unean emakume batek bere buruaz beste egin ostean), baina itxurakeria baino ez da izan, bai BBK-k bai Kutxak kaleratzeekin jarraitu dutelako, "jendea kale gorrian utziz". Gainera, bankuaren gizarte ekintzak behera egin duela kritikatu dute, eta Kutxabank gero eta urrunago dagoela banku publiko eta sozial izatetik.

Ekimenaren aurkezpen bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barakaldo
2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago

Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.


2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude