Kukuxumusuko langile ohiek euren errealitate “gordina” salatu dute

  • Kukuxumusuren bulegoetako eta egoitza nagusiko langileen %62a kaleratu zituzten Otsailean Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztuta. Euren errealitatea azaldu dute prentsa ohar baten bitartez.


2013ko maiatzaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kukuxumusuk 23 langile kaleratu zituen otsailean (Argazkia: kukuxumusu.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Enpresak langile batzordearekin hasieratik izan duen jarrera salatu dute. Langileen arabera, espedientea negoziagarria ez zela jakinarazi zieten, zor dietena ez ordaintzearen mehatxupean.

Kaleratzeak orain dela bi hilabete egin baziren ere, kalte ordainen %50 soilik jaso dutela salatu dute langileek, eta beharginetako bostek ezer ez.

Azaldu dutenez, enpresan geratuko diren langileek ere murrizketak jasango dituzte, soldataren %20 jaitsiko diete, eta bi nominaren ordainketaren atzeratuko. Egoera horrek ez die kaleratutakoei zor zaiena kobratzeko “itxaropenik” ematen. Halaber, dendak progresiboki itxiko dituztela diote.

Azpimarratu dute enpresak bere kudeaketa txarra onartu duela, baina haiek direla hutsegiteak ordaindu beharko dituztenak.

Komunikatu osoa pdf formatuan irakurri nahi izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude