Urola Kostako lurretan egin nahi den parke eolikoaz gainera, ezin ahaztu Deba haraneko (ar)nasgunean* martxan dagoen energia plan berria.
Azken asteetako albisteek aditzera eman duten modura, trantsizio energetikoaren bidean haize eolikoen eraikitze lan berriak martxan jartzekoak dira. Gipuzkoa eta Arabako hainbat herritan Europa Iparraldeko enpresen gidaritzapean iragarri diren proiektuak dira hauek. Produkzio, banaketa eta kontsumoan aldaketa nabariak behar diren horretan energia berriztagarriak eskuratzeko azpiegituren ezartzea bermatzen dute. Haatik, Errusia-Ukraina eta Ekialdeko bestelako gatazkak sortzen ari diren krisi energetikoari begira egin beharreko aldaketak zeresana ekarri du gurean. Deigarria da atzo bertan telebistako galderen programa horietako batean energia berriztagarriak zeintzuk ziren galdetu izana.
Udazken koloretan esnatu gara derrepentean. Goizeko haize arina zainetatik sartzen hasia da, gaztainak lurretik ikusteko parada ere bada eta, nola ez zuhaitzen kolore marroiaren paleta guztia nonahi. Lanerako beharrezkoak ditugun erramintak hartu eta Maurketa ingurura hurbildu gara, Bergarako udalerriaren mugen barruan Leiopago eta Elosumendiren arteko magaletako batera. Eguna hotz datorren arren pinu zurien artetik sartzen diren izpiak nahikoak dira epeltasun apur bat sumatzeko. Udara osoa daramagu Elosua-Plazentziako megalitotegian industen. Ez aurten bakarrik, urteak dira Aranzadi Zientzia Elkarteko Manu Ceberio, Jesus Tapia eta bestelako boluntarioekin bertan lanean ari direla (garela). Aitzitik, ez gara udaran bakarrik hurbiltzen. Pasa den martxoko asteburuetan, aste osoa lanean ibili ondoren ilusioz igo ginen Karakateko gainera. Bertako baserritarrek aurkitutako balizko egituraketa megalitikoak azaleratzeko helburuarekin. Bertan izan ginen, inguruko zenbait herritar, bertako baserritarrak, arkeologoak eta Karakate Bizirik plataformako kideak ere.
Elosua-Plazentziako megalitotegia Bergara, Elgoibar, Soraluze eta Azkoitiako mugen artean zabaltzen den esparru arkeologikoa da. Muskiritzu, Mazelaegi, Kortazar, Elosua-Plazentziako mendilerroa, Karakate edota Mendigain izenez ezagutzen den inguruan zabaltzen da. Ustezko 21 monumentuk osatzen dute, Neolitotik Brontze-Arora bitarte luzatzen diren elementuez jabe da. Zonaldeko herritarrentzat inguru berezia ez ezik, mendizale askoren (ar)nasgunea ere bada. Elementu arkeologikoen baitan, inguruan balizko arkeologia guneak izeneko eremua hartu eta babestu egin ziren. 7/1990ko uztailaren 3ko legeak dioen moduan, Euskal Ondare Gisara identifikatuak izan ziren, babesa eta difusioa bermatuz. Hori gutxi balitz, elementu arkeologiko bakoitza ez ezik, bere baitan aurki daitezkeen elementu arkeologikoak babesteko helburuarekin, inguruko estazio megalitiko guztia ere babestuta dago. Kasu honetan, estazio megalitiko osoak badu bere baitan babes propio bat. Aitzitik eta enfasia puntu honetan jarriaz, babestuta dagoen azken trikuharria Irukurutzetakoa da. Trikuharria, Karakateko gainetik 7 kilometrora dago, Karakateko gain guztia babestu gabe egonik.
Urte hasieran gauzatutako ikerketa berriek ziurtatzen dute azken trikuharritik Karakateko antenara aztarna arkeologikoak egon badaudela. Gortazar eta Otsoaldaoroko zistak dira horren adibide. Honek, beraz, eremu arkeologikoa zabaltzeko beharra jartzen du mahai gainean.
Eztabaida politikoa sortu duen parke eolikoen proiektuarekin jarraiki, Karakateko gainean Green Capital Development 135 SLU enpresak aurrera eraman nahi duen proiektuak aktibo dirau. Karakateko gainean bi aerogeneradore ezarri nahi ditu. Honek, material zein erraminta guztiak bertara eraman ahal izateko Soraluze herritik Karakateko gainera pista berriak eraikitzea behartzen du. Hori gutxi balitz, bertara hauek igotzeko marraztutako aukera bakarra, megalitotegi osotik barrena zabaltzea da. Trikuharrietatik 15 metrora dagoen kordal luze baten aurrean kokatzen gara, babestutako eremu baten aurrean. Ezarri behar dituzten arogeneradoreen palek 77,4 metro luze izango dituzte, eta haien garraiorako eta bestelako makinentzako ibilbideak gauzatuko dira 5 metro zabal izango diren pistak eraikiz. Gainera, pasa den abuztuan Eusko Jaurlaritzak plazaratutako Karakate inguruko aurretiazko informean, eremuan gauzatuko diren lanek kalte gutxi edota lausoa gauzatuko dutela dio. Eremu arkeologikoaren babes esparruak urratuz alegia.
Krisi eta trantsizio energetikoaren aurrean denak balio duela igartzen da. Aitzakia bilakatu da. Baina zer esango dugu guk, gizartearen aurrean denbora pasa besterik ez dugu egiten mendi gainean, lokatz artean. Geure lanak gutxi balio duela argi ikusi da. Eguneko beharrak balantzan jartzea beharrezkoa den arren, edozein gauzak balio ez duela ere kontuan hartu beharko genuke, baita helburua benetan energia denean ere. Horren aurrean denak balio duela ikusi da, aitzakia bilakatu da.
* Karakate Bizirik Plataformak aurrera eraman duen ekimenari keinua: Harri, orri, ar(nas)!
Izaskun Egilegor, Historian graduatua eta Paisaiaren eta Ondarearen Kudeaketarako masterrean lizentziatua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]