Krimeako zubiko atentatuak eskalatze militarra ekarri du Ukrainara

  • Putinek “oso bortizki” erantzun dio Krimeako zubiaren aurkako erasoari, iragarri bezala. Fronteaz haragoko hainbat hiri bonbardatu ditu, misilen eta droneen bidez, eta ekainetik lehen aldiz Kiev hiriburua ere bai. Hildakoak eta zaurituak eragin dituen erasoan, batik bat azpiegituren suntsiketan jarri du fokua Errusiak, eta Ukrainako zenbait eremu argindarrik gabe uztea lortu du.


2022ko urriaren 11n - 14:18
Larunbatean Krimea eta Errusia lotzen dituen zubia sabotatu zuten. / Argazkia: AP.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteburuan Ukraina eta Errusiaren arteko gerran enegarren eskalada militarra jazo da. Larunbatean Krimea Errusiarekin lotzen duen zubi estrategikoaren zati bat suntsitu zuten, leherketa bidez, eta nahiz eta Ukrainak ez duen bere gain hartu erasoa, hura ospatu du.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak iragarri zuen erantzuna izango zuela erasoak, eta “oso bortizki” erantzungo zutela “Errusian eraso terroristak” egiten jarraitzen bazuten. Esan eta egin, azken hilabeteetako bonbardaketa handienak egin dituzte, frontean ez ezik, beste hainbat hiritan ere bai, The Guardianek zehaztu duenez. BBCren mapa honetan agertzen dira azken orduetako erasoak, puntu gorriz markatuta:

Azpiegitura energetikoei, militarrei eta komunikazio azpiegiturei egin die eraso batik bat, misilen eta droneen bidez. Mikel Ayestaran kazetariak Eitb-n jakinarazi duenez, Putinek helarazi nahi izan duen mezua zera da: “Ukrainan ez dago toki segururik”.

Asteartean segitu dute misil bidezko erasoek, eta Ukrainako eremu batzuk argindarrik gabe daude jadanik. Victor García RTVEko kazetariak azaldu du Ukrainako sistema elektrikoaren %15 suntsitu dutela, eta Europara energia elektrikoa esportatzeari utzi diola herrialdeak –diru-sarrera handiak lortzen zituzten esportazioekin–.

Nord Stream 2 gasbidearen eta Krimeako zubiaren aurkako atentatuek, gudaren espirala elikatu dute, beraz.


Ukrainako gerra kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 29
Errusiak eraso handiak iragarri ditu Kieven eta Europari mehatxu egin dio
Madrilgo drone enpresak ere oreshnik errusiar misil supersonikoen jo puntuan daude

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...