Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako ahozko epaiketa irekiko du Gipuzkoako Auzitegiak

  • Haren aurkako auzibide nagusiarekin lotuta dago: 47 delitu leporatzen dizkiote 21 emakumek egindako salaketak oinarri hartuta. Momentuz bost zigor jarri dizkiote, eta kartzelan dago 2018tik, behin-behinean.


2021eko abenduaren 06an - 11:44
Azken eguneraketa: 12:47
Guztira 47 delitu egitea leporatzen diote Cabezudori. / Argazkia: Jose Ignacio Salazar.

Gipuzkoako Auzitegiak adostu du Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako ahozko epaiketa hastea, Berria egunkariak argitaratu duenez. Besteak beste, egozten dizkiote sexu askatasunaren eta intimitatearen aurkako delituak, iruzurra eta osotasun moralaren aurkakoak; guztira 47 delituren egile izatea leporatzen diote. Argazkilari donostiarrarekin lan egin zuten hainbat modelok salatu zuten gizona: 21 emakumeren salaketak dituzte oinarritzat.

Auzitegiak erabaki du “oinarri nahikoa” dagoela auzibidea hasteko; 2022an egingo dute. Epaitegiak ez du onartu Cabezudoren defentsak eskatutakoa, alegia, ahozko epaiketa atzeratzea eta biktimetako bati egindako ustezko delituak prozeduratik kentzea.

Jada bost zigor jarri dizkiote Cabezudori, eta Martuteneko espetxean dago 2018. urtetik, behin-behineko espetxealdian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude